Alkino
Alkinoak hidrokarburo alifatikoak dira, karbono atomo biren artean gutxienez lotura hirukoitz bat (-C≡C-) dutenak. Bere formula orokorra CnH2n-2 da.[1]

Azetilenoa (C2H2) da alkinorik sinpleena. Horren ondorioz alkinoen multzoari ere azitileno esaten zaie, adibidez, propinoari metilazetileno esaten zaio.

Alkinoak ez dira soiik produktu sintetikoak landare eta onddo askotan aurki daitezke naturan, etsenplurako Ichthyothere, Chrysanthemum, Cicuta eta Oenanthe generoko landareetan[2].
Isomerismoa
aldatuLau edo karbono-atomoa baino gehiago dituzten alkinoek isomeria dagerte, lotura hirukoitza posizio desberdinetan egon daitekeelako edo karbono-atomoak katea nagusiaren ordezkatzaile gisa egon daitezkeelako. Halaber, alkino ez diren beste isomero batzuk ere posible dira.
- C2H2: azetilenoak isomerorik ez
- C3H4: propinoak isomerorik ez
- C4H6: 3 isomero: 1-butinoa, 2-butinoa eta 1,3-butadienoa (CH2=CH-CH=CH2)
- C5H8: 3 isomero: 1-pentInoa, 2-pentinoa, eta 3-metilbutinoa
- C6H10: 7 isomero: 1-hexinoa, 2-hexinoa, 3-hexinoa, 4-metil-1-pentinoa, 4-metil-2-pentinoa, 3-metil-1-pentinoa, 3,3-dimetil-1-butinoa.
Erreakzioak
aldatuAlkinoek hainbat erreakzio-mota paira ditzakete[3][4].
Hidrogenazioa
aldatuHidrogenazioa partziala edo osoa izan daiteke erreakzio-baldintzen eta usatutako katalizatzailearen menpe dagoelarik.
Halogenazioa
aldatuAlkinoak erraz halogenatzen dira halogenoen edo haluroen bidez.
Hidratazioa
aldatuAlkinoak hidratatzean aldehidoak edo zetonak sintetizatzen dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Shi Shun, Annabelle L. K.; Tykwinski, Rik R.. (2006-02-06). «Synthesis of Naturally Occurring Polyynes» Angewandte Chemie International Edition 45 (7): 1034–1057. doi: . ISSN 1433-7851. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- ↑ Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar Nestor Etxebarria & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. UEU, 671 or. ISBN 84-86967-71-6..
- ↑ Iturbe, Jazinto. (1979). Kimika orokorra II. UEU, 179- 182 or..
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |