Abetxukuko zubi zaharra

Gasteizko zubia, ondare kulturala izendatua. Abetxuku eta Arriaga-Lakua auzoak lotzen ditu.

Abetxukuko zubi zaharra Gasteizko Abetxuku auzoan dagoen XIX. mendeko zubia da. Zubiak Zadorra ibaia zeharkatzen du, Arriaga-Lakua eta Abetxuku auzoak elkarri lotzeko. Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu du, monumentu-multzo sailkapenarekin.[1][2]

Abetxukuko zubi zaharra
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Zadorra ibaiaren arroko zubiak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°52′22″N 2°40′53″W / 42.872798°N 2.6813826°W / 42.872798; -2.6813826
Map
Gurutzatzen duZadorra
Zubibegiak3
Ondarea

Zubi zaharra erabileraz kanpo dago, ondoan zubi berria zabaldu zutenetik. Hala ere, azpiko arkuetatik igaro ahal da oinez zein bizikletaz, Eraztun Berdeko bidari jarraituz. 2015eko abuztuan zubi zaharraren birgaitze-lanak hasi ziren. Lanok interes kulturaleko XIX. mendeko egitura berreskuratzea, egonkortzea eta zubiaren ur-hustutze ahalmena areagotzea zuten helburu. 2017ko urriaren 2an Uraren Euskal Agentziak egokitze hidrauliko eta arkitektonikoa amaitutzat eman zuen.[1][2]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Abetxukuko zubi zaharraren egokitze hidrauliko eta arkitektonikoa amaitu dute» Alea 2017ko urriaren 2an (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 2an).
  2. a b «URAk bukatu ditu Abetxukoko zubi zaharraren egokitze hidrauliko eta arkitektonikoa» Irekia (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 2an).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu