Abdulaziz ibn Saud
(«Abd al-Aziz ibn Saud» orritik birbideratua)
Abdulaziz ibn Saud (arabieraz: عبد العزيز بن عبد الرحمن آل سعود, ‘Abd al-‘Azīz ibn ‘Abd ar-Raḥman Āl Sa‘ūd; Riad, 1876ko urtarrilaren 15a - Taif, 1953ko azaroaren 9a) Saudi Arabiako erresumako lehen erregea izan zen.
Biografia
aldatuNajdeko emirra (1902-1932), politika oldarkorraren bidez etsaiei nagusitu zitzaien Riad (1902) eta Meka (1925) beretuz. 1932an Saudi Arabia sortu zuen eta bere burua bertako errege izendatu. Talde amerikarrek bere erresuman ustiatzen zituzten petrolio hobiei esker, munduko gizonik aberatsenetakoa izan zen. Hil ondoren (1953), Saudek, haren seme eta ondorengoak, hartu zuen aginpidea.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdulaziz ibn Saud |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.