Abaco berberiar zaldi

Abaco berberiar zaldia, (ingelesez : Abaco Barb), edo Abaco kolonial espainiar zaldia, Karibeko Bahamak uhartediko bertako zaldi arraza bat izan zen. Arraza berreskuratzeko zenbait ekimen abiaturik daude eta iturri batuzek abereen kopuru minimoa irauten duela esaten dute, nahiz eta aditu gehienek iraungitzat eman[1]. Antza, zaldi hauek espainiarrek uhartedira eramandako berberiar zaldien ondorengoak ziren. Zaldi gehienak basazaldiak bilakatu ziren, eta libre bizi omen ziren mendetan. Arrazaren banapen eremua Abako uhartetan zegoen.

Abaco berberiar zaldia †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Bahamak
SinonimoakAbaco kolonial espainiar zaldia

Abaco berberiar zaldia bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen zen, nahiz eta beste zenbait ezaugarriengatik zaldi tamainako arrazetan kokatu zitekeen.

Arrazaren historia

aldatu

Abaco uhartea zaldi basati hauen bizilekua izan da mendeetan zehar. Berberiar zaldi hauek kolonizatzaile espainarrek XV.en edo XVI.en mendetan zehar eramandako abereen ondorengoak dira [2]. Hori baino lehen, esate baterako 1513an Ponce de Leon esploratzaileak Abaco Handia bisitatu zuenean, txakur basatien presentzia aipatu zuen, baina ez zaldiena.

Kolonizataileek ekarritako abereak, oro har, berberiar zaldi arrazakoak omen ziren. Denborarekin zaldi populazio hau basati bilakatu zen.

Amerikako Iraultzako urtetan britainiar leialzale asko Karibeko uharteetara joan ziren bizitzera. Ezin da bazterut beraiek zenbait abere ekarri izatea eta bertakoekin nahastutzea. Batzuetan, Abaco Handiaren uhartean adibidez, kolono hauen bizilekuak ez ziren aurrera atera eta ospa egin zuten. Dokumentaturik dago ospa egiterakoan zaldiak askatu zituztela. Ondoren zaldien kopurua gutxituz joan zen, gizakiaren eraginez oro har zen. Hainbat hamarkada geroago, uhartea estaltzen zuten Karibeko pinu asko moztu zituzten egurgileek, eta aldi berean zaldiak ehizatu zituzten.

Garai batean Abaco berberiar zaldien taldea handia izan zen, beharbada 200 abelburu kopurura heldu omen zen. Baziren milaka hektareako basoetan zehar aske ibiltzen ziren kolore ezberdinetako zaldiak.

Baliteke ere uharteko pinudiak ustiatzerakoan egur-lanak egiteko zaldi gehiago ekarztea. Egurgintza konpainiak bere lanak amaitzerakoan, zaldiak bertan abandonatu egin zituzten.

Edozein moduan zaldiei egindako DNA azterketek erakutsi zuten abereak 250 urte baino gehiago daramatzatela gizakiaren manipulaziorik gabe. Harritzekoa da etxekotutako zaldi haiek hainbeste uret uhartean bizirik irautea, zeren eta hasiera batean uharteak ez dirudi zaldi eremu egokia denik.

1960ko hamarkadan, Edison Key eta Morton Sawyer-ek uhartean behiak jartzeko eta haiei larretan konpetentzia kentzeko, zaldiak iza desagertzeraino ehizatu zituzten. Hilketaren amaieran hiru besterik ez ziren geratzen. Castle izeneko zaldia eta Liz izeneko behorra bere moxal Jingoarekin. Jingo hau zenbait argitalpen eta liburuen pertsonaia bilakatu da.

 
Karibeko pinuen pinadiak zaldien bizilekua izan ziren

2002.en urtean arraza identifikatua izan zen hainbat bideo eta argazkien bidez. Geroztik egindako ADN afrogek erakutsi zuten basazaldi hauen jatorria rraza berberiarrean oinarrituta dagoela. Populazio basatia 200 zaldi ingurukoa izatera heldu zen, eta abereak pinadietan bizi omen ziren [3].

Aditu gehienentzat arraza 2015. urtean iraungi zen[4] Nunki izeneko azken behorra akabatu zenean.

Floyd Zikloi tropikala eta geroko egoera

aldatu

1999ko Floyd urakanaz geroztik "Bahama Star Farm" izeneko atxaldearen inguruan jarri zituzten bizirik geratutako abereak. Zaldi hauek ohikoa zuten baino eremu mugatuago batean egon ziren, haien ohiko ibilbideak zuhaitz eroriek blokeatu zituztelako. Zikloi tropikal honek demaseko hondamendiak eragin zituen ere abereen ohiko habitatetan.

Atxaldean larre eremu mugatuak alde batetik eta landaredia aberatsak bestetik, arazo ugari ekarri zizkien aberei. Zaldien kopuru handia laminitis gaitza jasan zuten, ohikoa ez zuten elikaduraren ondorioz. Asko oso gizenak jarri ziren jandako hostoengataik eta ariketa-eremu txikiagatik. Baldintza haietan ezta moxal bakar bat ere ez zen aurrera atera eta aldi berean oso gutxi jaio ziren Floyd urakanaz geroztik [5]. Danera 16 abere atera ziren bizirik zikloi tropikalaren erasotik.

Arrazaren ezaugarriak

aldatu

Bertako baldintza basatietan bizitzeko, zaldiek gorputzez sendoak eta trinkoak bilakatu ziren eta hankak ere sendotu zitzaizkien. Uharte isolatu batean bizitzen moldatutako Sable uharteko poniak bezala tamainaz txikitu eta poni ezaugarriak garatu zituzten.

Garaiera

aldatu

1,30-147 m soin gurutzera.

Arraza berpizteko saiakerak

aldatu

Klonazio proiektu batek bizirik geratzen ziren eta euren material genetikoa gordetza zegoen azken zaldien klonak birsortzea du helburu, baina ez du oraindik berpiztea lortu ofizialki galdutzat jotzen den arraza.

Abaco berberiar zaldia kulturan eta literaturan

aldatu

Breyer markak bere antzerako iruditxo bat sortzeak Abaco Beard ezaguna egin zuen Ameriketako Estatu Batuetan.

Kanpo estekak

aldatu

Bideoak

aldatu

Abaco basazaldiei buruzko bideoa

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Nolte, Sally A.. (2007). Abaco zaldi basatia. Equine Kingdom.
  2. (Ingelesez) Abaco barb horse. The Equinest.
  3. Abaco horses. .
  4. (Ingelesez) Dutson, Judith. (2012). Horse Breeds of North America: The Pocket Guide to 96 Essential Breeds. Ohio: Storey Publishing, ISSN 9781612122106 1612122108, 9781612122106..
  5. (Ingelesez) Nolte, Sally A.. (2007). Abaco zaldi basatia. Equine Kingdom.