A Letter to Three Wives
A Letter to Three Wives (euskaraz: «Hiru emazterentzako gutuna») 1949ko amodiozko drama filma da, Joseph L. Mankiewicz estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. John Klempnerren izenburu bereko eleberrian oinarriturik dago. Jeanne Crain, Linda Darnell, Ann Sothern, Kirk Douglas, Paul Douglas eta Jeffrey Lynn izan ziren antzezle nagusiak.
A Letter to Three Wives | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1949 |
Izenburua | A Letter to Three Wives |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa, flashback film (en) ![]() |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joseph L. Mankiewicz |
Gidoigilea(k) | Vera Caspary Joseph L. Mankiewicz |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sol C. Siegel |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | J. Watson Webb, Jr. (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alfred Newman |
Argazki-zuzendaria | Arthur Charles Miller |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zuzendari onenaren (Joseph L. Mankiewicz) eta egokitutako gidoi onenaren (Joseph L. Mankiewicz eta Vera Caspary) Oscar sariak irabazi zituen, eta film onenaren izendapena jaso zuen.
Argumentua Aldatu
Afari legean ari dira Deborah Bishop (Jeanne Crain), Rita Phipps (Ann Sothern) eta Lora Mae Hollingsway (Linda Darnell). Bat-batean, taldean ez dagoen Addie Ross lagunaren eskutitza iristen da. Bertan, zor eta lor, dardarka, duda-mudatan utziko dituen berria: bera hiruretako baten senarrarekin dabil amodio jokoetan.[1]
« | zuetako baten senarrarekin hirira noa. | » |
Gizona zein den ez du aipatuko. Hiruretako batena, besterik ez... Ondorioz, hirurak gogoetan hasiko dira beren ezkon-bizitzari buruz. Deborahri gogora etorri etorriko zaio, elkarrekin ateratzen hasi baino lehen, bere senarrak (Jeffrey Lynn) oso gustukoa zuela Addie. Ritaren senarra, George (Kirk Douglas), larunbatero arrantzara joan ohi da, baina azkeneko aldian oso dotore jantzirik atera zen etxetik. Azkenik, Lora Mae gaiari garrantzia kentzen saiatuko da, Porter (Paul Douglas) senarrarekin duen harremanaz gogoeta egiten duen bitartean.
Lau emakumeen elkarteko dantzaldian egi osoa jakingo dute.
Aktoreak Aldatu
Jeanne Crain: Deborah Bishop |
Jeffrey Lynn: Bradford "Brad" Bishop | ||
Linda Darnell: Lora Mae Hollingsway |
Paul Douglas: Porter Hollingsway | ||
Ann Sothern: Rita Phipps |
Kirk Douglas: George Phipps |
- Barbara Lawrence: Georgiana "Babe" Finney, Lora Maeren arreba
- Connie Gilchrist: Ruby Finney andrea
- Florence Bates: Manleigh andrea
- Hobart Cavanaugh: Manleigh jauna
- Thelma Ritter: Sadie (krediturik gabe)
- Celeste Holm: Addie Ross (krediturik gabeko ahotsa)
Erreferentziak Aldatu
- ↑ del Tesso, Begoña. A Letter to Three Wives. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko martxoak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-15).