AEK Atenas F.C. (grezieraz Αθλητική Ένωσις Κωνσταντινουπόλεως, Athlitiki Enosis Konstantinoupoleos, "Konstantinoplako Atletismo Elkartea") Greziako futbol talde bat da, egoitza eta jokolekua Atenas hiriburuan dituena. Palmaresaren arabera Greziako hirugarren talde arrakastatsuena da.
1932ko Kopa irabazi zuen taldea.
1920 urtean Atenas erdiko "Lux" kirol dendan sortu zuten AEK Konstantinoplako errefuxiatu tale batek. Urte gutxitan hiriko talde nagusia bihurtu zen eta 1950 artean Greziako bi liga eta lau kopa irabazi zituen. Bigarren urrezko aroa 1960 hamarkadan izan zuen hasieran Kostas Nestoridis eta ondoren Mimis Papaioannou golegile nagusi bihurtu zirelarik. 1969an Europako Kopako final laurdenetara iritsi zen eta 1977an UEFA Kopako finalerdietara.
Bere historian lehenengo aldiz 2013an maila galdu zuen AEK Atenasek. 2015ean itzuli zen eta Philippe Montanier entrenatzailearen eskutik Ligan hirugarren egin eta 2016an Kopa irabazi zuen. 2018an 24 urteren ondoren berriz irabazi du liga.
- Greziako Superliga (12): 1939, 1940, 1963, 1968, 1971, 1978, 1979, 1989, 1992, 1993, 1994, 2018
- Greziako Kopa (16): 1932, 1939, 1949, 1950, 1956, 1964, 1966, 1978, 1983, 1996, 1997, 2000, 2002, 2011, 2016, 2023
- Greziako Superkopa (3): 1971, 1989, 1996
- Greziako Ligako Kopa (1): 1990
- Atenasko Liga (6): 1940, 1941, 1943, 1946, 1947, 1950
Nazioartean: 0Aldatu
Euskal taldeen aurkako partidakAldatu
AEK Atenasek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Kanpo estekakAldatu