Añube (musika taldea)
Arrasate, Bergara eta Ataungo rock musika taldea
Añube Arrasate, Bergara eta Ataungo kideek osatzen duten rock musika taldea da. Euskaraz eta gazteleraz abesten dute eta 2022an diskoa plazaratu dute[1].
Añube | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arrasate, Bergara eta Ataun (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock |
Urteak | 2020 - |
Taldekideak | |
Aitor Bedia "Hans" Jon Uribesalgo "Uri" Beñat Gonzalez Julen Garmendia Beñat Lizarralde "Txikixa" Egoitz Goikoetxea | |
Informazio gehigarria | |
![]() ![]() |
Ibilbidea
aldatu2020. urtean zehar bildu ziren kideak eta Añube taldea osatu zuten. Arrasate eta Bergarako kideak ziren guztiak[2] eta azkena taldera biltzen Egoitz Goikoetxea bateriajole ataundarra izan zen. Ruper Ordorikaren "Zaindu maite duzun hori" abestian aipatzen den "añubian" hitza hartu zuten izenburu, "Eguzkia egun osoan sartzen ez den zuloa" esan nahi du[1].
Sare sozialen bidez bi abesti zabaldu zituzten, "Tiempos de Armonía" eta "08 - Desesperantza". Tiempos de Armonía abestiaren bideoklipa hainbat tokitan grabatu zuten, Aretxabaletan, Oñatin eta Zarautzen besteak beste.
Diskografia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Añube taldea: "Abesti lasaiak ditugu, baina zuzeneko bizia" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
- ↑ Mondraberri. Arrasate-Bergarako Añube taldea eta Sabin zuzenean bihar Gaztetxean | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |