2021eko mendebaldeko Europako uholdeak

Europa Erdialdeko 2021eko uholdeak uholde larri batzuk izan ziren, 2021eko uztailean erdialdeko Europan gertatu zirenak, Berne ekaitzaren eraginez. Ekaitz eta eurijasa handiek aste oso bat iraun zuten eta, haien ondorioz, ibaien arroek gainezka egin zuten. Meteorologo askoren ustez gertaerak aldaketa klimatikoarekin zuzenean lotu behar dira.

2021eko mendebaldeko Europako uholdeak
Irudia
Motauholde
hondamen natural
Denbora-tarte2021eko uztailaren 12a - 2021eko uztailaren 25a
Data2021
KokalekuEuropa
HerrialdeaBelgika, Frantzia, Alemania, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Suitza, Erresuma Batua, Errumania, Kroazia eta Txekia
Pertsona hilak242
Pertsona desagertuak670
Kalteen kostua10.000 M€
Osatuta
2021eko uholdeak Danubio ibaian.
Uholdeak Suitzan.

Gertakariak aldatu

2021eko uztailean, hainbat uholdek mendebaldeko Europako eremu handi bat kaltetu zuten. "Bernd" izeneko depresio baxu batek lehen uholdeak ekarri zituen uztailaren 12tik aurrera. Uholdeek hainbat ibai-arrotan izan dute eragina, Erresuma Batuan lehenik eta iparraldeko eta erdialdeko Europan gero, besteak beste, Belgikan, Frantzian, Alemanian, Luxenburgon, Herbehereetan, Suitzan eta Italian.[1] Uholdeek gutxienez 127 pertsona hil dituzte, tartean 103 Alemanian, 1 Italian eta 23 Belgikan.[2] Kalteak bereziki larriak izan ziren Alemanian, non, baieztatutako hildakoez gain, uztailaren 16rako 1.300 pertsona desagerturik ziren.[3] Telefono sarea erorita dago eskualde kaltetuenetan, eta zailtasun handiak daude herritar askorekin harremanetan jartzeko. Gainera, askok beren etxeetatik ihes egin dute. Renania-Palatinatuko erakundeen arabera, baina, 1.300 baino gehiago dira Ahrweiler barrutian soilik.[4]

Hildakoak Alemanian aldatu

Hauek dira lehen momentuetan emandako zifrak:

  • Guztira: 156 hildako eta ehundaka desagertuak
  • Ahrweiler barrutia: 28 hildako
  • Euskirchen barurtia: 15 hildako
  • Rheinbach (Rhein-Sieg barrutia): 3 hildako
  • Kolonia: 2 hildako
  • Solingen: hildako 1
  • Werdohl: hildako 1
  • Altena: hildako 1

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.