Ireki menu nagusia

Jarraian, 2015k Israel-Palestina Gatazkan eman duena kontatzen da.

UrtarrilaAldatu

Urtarrilaren 1ean, Israel nazioarteko justizian aurrean salatzeko eskubidea ematen zion ituna sinatu zuen Palestinako Aginte Nazionalak (PAN). 2014ko udaz geroztiko gerra krimenak ikertzeko eskatzeko asmoa zuen Abbasek nazioarteko zigor auzitegiari. Hagak PANen eskaria ukatzea espero zuen Israelek[1].

Urtarrilaren 2an jakin zenez, Turmusayan landatutako 5.000 olibondo kendu zituzten kolono israeldarrek[2].

Urtarrilaren 3an, Israelek Palestinari eman beharreko 106 milioi euroren bidalketa eten zuen, Palestinako Aginte Nazionalak Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateko egindako eskaerarin ondoren[3].

Urtarrilaren 4an, Palestinako presidenteak onartu zuen NBEko Segurtasun Kontseiluko bozketa gainditzea lortu ez zuen testu berdina aurkeztea aztertzen ari zela[4].

Urtarrilaren 5ean, Benjamin Netanyahuk jakitera eman zuenez, auzitegiek ez zituzten soldadu israeldarrak epaituko. Gainera, PANi ematen zion 400 milioi dolarreko diru laguntza eteteko eskatu zion Tel Avivek Washingtoni[5]. Bestalde, Israelek zergetako dirua izoztu zion Palestinari[6].

Egun berean jakin zenez, 2014an 7.110 palestinar atxilotu zituen Israelek, 2013an baino %80 gehiago eta horietatik 1.200 adingabeak ziren. 2013an 5.000 palestinar preso zeuden Israelen eta 2014 amaieran, 6.800[7].

Gainera, bizi osorako kartzela jarri zioten 2014ko udan hiru gazte judu bahitu eta hiltzeaz akusatutako palestinarrari. Hau aitzakia moduan erabilita Israelek Gazaren aurkako 50 eguneko erasoaldia hasi zuen[8].

Urtarrilaren 7an, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia zen Ban Ki-moonek esan zuenez, apirilaren 1etik aurrera izango zen Palestina Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide. Hagak PANen eskaera ukatzea espero zuen Israelek[9].

Urtarrilaren 16an, Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako krimenak aztertzeko erabakia hartu zuen eta azterketa egingo zuen "Palestinako egoeraren" inguruan[10].

Urtarrilaren 21ean, Israelgo autobus bateko bidaiariek erasoak jasan zituzten palestinar baten aldetik[11].

Urtarrilaren 24an jakin zenez, Israelek Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean 70 palestinarren etxeak bota zituen[12].

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu