1990eko hamarkadaren hasierako atzeraldia

1990eko hamarkadaren hasierako atzeraldia Mendebaldeak garai haietan jasan zuen jarduera ekonomikoaren atzerakada nabarmena izan zen.

Aurrekariak aldatu

Munduko ekonomia atzeraldi batera eraman zuten eragile nagusiak: banku zentralak inflazioaren aurkako proposaturiko politika ekonomiko murriztailea, 1990eko petrolio-prezioaren igoerak eragindako enpresa eta kontsumitzaileen konfiantza-galera,[1] Gerra Hotzaren amaiera eta ondorengo gastu publikoaren gutxitzea,[2] 1980ko hamarkadako gaineraikuntzak eragindako aurrezki eta maileguen krisialdia.[3] Atzeraldiaren ondorioz, estatubatuar ekonomia 1993an 1980ko hamarkadaren mailetara erori zen[4] eta munduko BPGren hazkundeak gauza bera egin zuen 1994an.[5]

Atzeraldia herrialdeka aldatu

Kanada eta Estatu Batuak aldatu

 
Brian Mulroney Kanadako Lehen Ministroa.

Kanadan Brian Mulroney eta Estatu Batuetan George H. W. Bush kontserbadoreen hautaketek 1988an susperraldi labur bat eragin arren, ezin izan zuten atzeraldian bere karguak mantendu. Bushek onarpen-maila handia izan zuen Golkoko Gerrari esker baina laster atzeraldiak egoera erabat aldatu zuen: 1992ko berrautaketan arazo franko izan zituen 1990ean bere lehenengo kanpainaren leloaren kontra- "Irakurri nire ezpainak: zerga berririk ez" (ingelesez: Read my lips: no new taxes)- egin zuelako. Mulroneyk 1993an ere arazo handiak izan zituen: hauteskundeetan bi barruti baino ez irabazi ondoren, Lehen Ministro eta Alderdi Kontserbadorearen buru izateari uko egin zion.

Kontsumitzaileen jarrera ere aldatu zen eta deskontuko dendak erabiltzeari ekin zioten: Kmart eta Walmart (1989an txikizkako denda-katerik nabarmena bilakatu zena) Sears ordeztu zuten.[6]

Erresuma Batua aldatu

Munduko zenbait ekonomiak 1989an atzeraldiak izan arren, britainiar ekonomiak hazteari ekin zion 1990eko amaierara arte. Gero, 1993ra arte atzera baino ez zuen egin.[7] 1979 eta 1992 arte Margaret Thatcher eta John Majorri esker gobernua izan eta gero eta inkestek bere kontra izanda ere, kontserbadoreek boterean eustea lortu zuten.

Atzeraldia amaitu ondoren, britainiar ekonomiak hurrengo 15 urteetan zehar hazteari ekin zion, 2008ko Atzeraldi Handira arte hain zuzen ere.

1991n, atzeraldiaren garai larrienean, langabeziak eta nahigabe sozialak hirigunetik urrun ziren komunitate isolatu batzuetan matxinadak eragin zituzten. Birmingham Handsworthen, Oxfordeko Blackbird Leysen, Dudleyko Kates Hillen, Tynesideko Meadow Wellen, Cardiffeko Elyn edota Bristolgo Hartcliffen halako erreboltak izan ziren.

Frantzia aldatu

Frantzian herrialde anglosaxoietan baino beranduago hasi zen atzeraldia. Hasieran, nazioarteko merkatuaren eskaera (batez ere estatubatuarrarena) murriztu zen. Golkoko Gerrak egoera hau ezagutzera eman zuen.

1992ko udazkenean, Alemaniaren kanpo-eskariaren murrizteak eta libra esterlina eta lira Europako Diru Sistematik irteteak egoera larritu zuten.[8]. BPGa 1993an %0,9a erori zen, lehendabizikoz 1975etik aurrera.[9].

 
Frantziako higiezinen merkatuaren prezioen bilakaera 1990eko hamarkadan

Higiezinen merkatuak atzeraldiaz ere ohartu zen, batez ere Île-de-Francen eta Parisen. 1980ko hamarkadaren espekulazioa ahaztuz, 1992 eta 1996 artean prezioak nabarmen erori ziren. Bankuek honen kontra egin behar izan zuten (adibidez, Crédit Lyonnaisek OIG izeneko egitura sortu behar izan zuen) eta Gobernuak berak esku hartu behar izan zuen.[10]

Espainia aldatu

1990 eta 1992 arteko inbertsio publikoak (Sevillako Erakusketa Unibertsala, Bartzelonako Olinpiar Jokoak edo Hispasat proiektua) krisialdia atzeratu arren, espainiar ekonomiak 1993an hamarkadetan izandako unerik larrienetariko bat jasan zuen. Langabezia %16tik %24ra hazi zen –1993ko azaroaren amaieran Espainiak 3.545.950 langabe zituen–,[11] enpresen etekinak eta inbertsioa erori ziren, zor publikoa 30 bilioi pezeta ingurukoa zen -BPGren %68a- eta aurrekontu-defizita BPGren %7a baina handiagoa izan zen.

Gobernuak dibisa hiru aldiz debaluatu zuen eta langabezia-prestazioa murriztu zuen. 1994an langabezia-tasarik handiena izan zuen: %24,1a.[12] Handik aurrera, espainiar ekonomiak hazteari ekin zion: 1994an BPGren %2,4a eta hurrengo urtean BPGren %2,8a. Urte bi haietan 400.000 lanpostu sortu zituen eta langabezia-tasa %22ra erori zen.[13] 1995ean Toledoko Ituna sinatu zuten pentsio-sistema babesteko asmotan eta Espainiako Gobernuak enpresa publikoen pribatizazioa (Argentaria, Telefónica, Endesa, Repsol eta abar),[14] bultzatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Walsh, Carl. (1993-2-1). «What Caused the 1990-1991 Recession?» Economic Review 2: 33–48..
  2. (Ingelesez) bls.gov. Report. .
  3. (Ingelesez) bls.gov. Report. .
  4. (Ingelesez) Real Gross Domestic Product. 2018-1-26.
  5. (Ingelesez) data.worldbank.org. GDP growth (annual %) - Data. .
  6. (Ingelesez) news.google.com. Gainesville Sun - Google News Archive Search. .
  7. (Ingelesez) BBC. (1993-4-26). 1993: Recession over - it's official. .
  8. (Frantsesez) Éric Chaney; Fabrice Lenseigne; Patrick Pétour. (1994ko martxoa). «Note de conjoncture de mars 1994. Le creux du cycle» Note de conjoncture (Insee).
  9. (Frantsesez) «En 1993, une récession comparable à celle prévue pour 2009» L'Obs 2008-12-19.
  10. (Frantsesez) Cour des Comptes. L'intervention de l'Etat dans la crise du secteur financier. , 13-14 or..
  11. (Gaztelaniaz) «150.000 parados más en el tercer trimestre, nuevo récord del desempleo» El País 1993/11/27.
  12. (Gaztelaniaz) San Juan, Carlos. (2017-1-12). El desempleo en España. Universidad Carlos III de Madrid.
  13. (Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Estadística. Datos de la Encuesta de Población Activa. .
  14. (Gaztelaniaz) Mota, Jesús. (1996/06/10). «El PP prepara una oleada de privatizaciones para reforzar la confianza de los mercados» El País.

Kanpo estekak aldatu