1987ko Panamerikar Jokoak

1987ko Panamerikar Jokoak Panamerikar Jokoen 10. edizioa izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako Indianapolis hirian ospatu ziren 1987ko abuztuak 8 eta 23 artean.

Egoitzaren hautaketa aldatu

Santiago Txilekoa Panamerikar Jokoen edizio honen egoitza bezala izendatua izan zen. Arazo ekonomikoak zirela eta, Ekuadorreko hiriburu den Quito izendatu zen edizio hau antolatzeko, baina Quito ere erretiratu egin zen 1984an. ODEPAk, korrika eta presaka, beste aukeraketa bat egin zuen. Oraingoan, Habana aurkeztu zen 1987ko edizioa antolatzeko hautagai bezala, eta beste horrenbeste egin zuen Indianapolisek, hasieran 1991ko ediziorako aurkeztea pentsatzen zuen arren. Indianapolis izan zen aukeratua, eta ODEPAk 1991ko edizioa Kubak antolatuko zuela adostu zuen Indianapolisko edizioan parte hartzen bazuen.

Domina banaketa aldatu

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Ameriketako Estatu Batuak 169 120 81 370
2   Kuba 75 52 48 175
3   Kanada 30 56 75 161
4   Brasil 14 14 33 61
5   Argentina 12 14 22 48
6   Mexiko 9 11 18 38
7   Venezuela 3 12 12 25
8   Kolonbia 3 8 13 24
9   Puerto Rico 3 6 20 29
10   Costa Rica 3 4 6 13
11   Jamaika 2 3 8 13
12   Uruguai 2 2 2 6
13   Txile 1 2 4 7
14   Surinam 1 0 1 2
15   Peru 0 4 3 7
16   Dominikar Errepublika 0 3 9 12
17   Panama 0 3 1 4
18   Bahamak 0 2 3 5
19   Ekuador 0 1 5 6
20   Birjina uharte amerikarrak 0 1 1 2
  Trinidad eta Tobago 0 1 1 2
22   Guatemala 0 0 2 2
23   Holandarren Antillak 0 0 1 1
  Bermuda 0 0 1 1
  El Salvador 0 0 1 1
  Guiana 0 0 1 1
  Paraguai 0 0 1 1


Aurrekoa
1983ko Panamerikar Jokoak
Panamerikar Jokoak
1987ko abuztuak 8 eta 23 artean
Ondorengoa
1991ko Panamerikar Jokoak

Kanpo estekak aldatu