1950eko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 33. edizioa izan zen. 1950eko maiatzak 24 eta ekainak 13 artean ospatu zen, 3981 kilometroko ibilbidea eginez 18 etapatan banatuta, garaileak batez beste 33,816 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta Erroman amaitu zen.
105 txirrindularik hasi zuten proba eta 75ek amaitu zuten.
Fausto Coppiren oposiziorik gabe, 9. etapan eroriko baten ondorioz zenbait saihets hautsita erretiratu behar izan zuena, Hugo Koblet suitzarra izan zen Italiako Giroa irabazi zuen lehen ez italiarra, sailkapen nagusian bost minutu baino gehiagogatik Gino Bartali garaitu ondoren, beste behin bigarren izan behar izan zuena.