Fritz Schär
txirrindulari suitzarra
Fritz Schär (Kaltenbach, 1926ko martxoaren 13a - Frauenfeld, 1997ko irailaren 29a), txirrindulari suitzar bat izan zen, Frantziako Tourreko puntukako lehenengo sailkapena irabazi zuena.
Fritz Schär | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wagenhausen, 1926ko martxoaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Frauenfeld, 1997ko irailaren 29a (71 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
|
Kirol ibilbideaAldatu
1948 eta 1956 artean izan zen profesionala. 1953ko Frantziako Tourrean lehenengo bi etapak irabazi eta lau jardunaldiz izan zen liderra. Bordelen amaitu zen zortzigarren etapan liderraren mailota berreskuratu zuen eta bi jardunaldiz izan zuen soinean. Urte horretan puntukako sailkapenari ekin zitzaion eta Fritz Schär izan zen garailea. Hurrengo urteko Tourrean podiumera igo zen, hirugarren postuan hain zuzen ere. Munduko txapelketan bigarrena izan zen Louison Bobeten atzetik.
PalmaresaAldatu
1949
- Züricheko txapelketa
- Suitzako Itzulian etapa bat
- À travers Lausanne
- Leman aintzirako itzulia
- Suitzako errepideko txapelketan 3.a
1950
1951
- Alemaniako Itzulian etapa bat
1952
- Italiako Giroan etapa bat
- Suitzako Itzulian etapa bat
1953
- Suitzako errepideko txapelketan 1.a
- Suitzako Itzulian etapa bat eta bigarren postua
- Frantziako Tourrean, bi etapa, 6 egunetan lider eta puntukako sailkapena
1954
- Suitzako errepideko txapelketan 2.a
- Bernako itzulia
- Frantziako Tourrean 3.a
- Munduko Errepideko Txapelketan 2.a
1955
- Suitzako Itzulian etapa bat
1956
- Suitzako Itzulian etapa bat
Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu
Itzuli Handia | 1949 | 1950 | 1951 | 1952 | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 14 | 11 | UT | 27 | 14 | 9 | — | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | 6 | 3 | — | UT |
Munduko Txapelketa | 21 | UT | 21 | UT | 2 | — | UT |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Fritz Schär - ProCyclingStats