Urbel

Úrbel» orritik birbideratua)

Urbel (bertako izenez, gaztelaniaz, Úrbel) Burgosko probintziako ibai bat da, Arlanzón ibaiaren ibaiadarretako bat. Basconcillos del Tozo udalerrian du iturburua, Fuente Úrbel herrian; eta, 55 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Frandovínez inguruan, Arlanzónekin bat egiten du. Bere ibilbidean, Santa Cruz del Tozo, La Piedra, Úrbel del Castillo, Quintana del Pino, La Nuez de Arriba, Montorio, Huérmeces, Santibáñez-Zarzaguda, Miñón de Santibáñez, La Nuez de Abajo, Zumel, Lodoso, Pedrosa de Río Urbel ibaiak Santa María Tajadura, Las Quintanillas, Villarmentero, Tardajos, Rabé de las Calzadas eta Frandovínez zeharkatzen ditu.

Urbel
Río Úrbel (es)
RioUrbel3.jpg
Datu orokorrak
Luzera55 km
Geografia
Hidrografia
Arroaren azalera328,9 km²
Arro hidrografikoaDueroko arro hidrografikoa
IturburuaFuente Úrbel
BokaleaArlanzón

Antonio Tovarren esanetan, toponimo honen etimoa euskarazkoa da (Urbeltz).[1]

EtimologiaAldatu

Urbel euskaratik datorren toponimoa da, "Urbeltz". Izena populazio euskaldun batekin lotu behar da. Inguruan badira ere beste euskal toponimoka, esaterako Abar iturria, Basconcillos del Tozo eta San Mamés de Abar.

ErreferentziakAldatu


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.