Ireki menu nagusia

Óbidos Portugalgo Leiria barrutian dagoen kontzejua da. 2011ko erroldaren arabera udalerriak 11.772 biztanle ditu, baina herrian bertan 3.100 pertsona inguru bizi dira.

Óbidos
Portugal Portugalgo udalerria
Óbidos view592.jpg
bandera armarria
Administrazioa
Estatua  Portugal
Eskualdea Erdialdekoa
Azpieskualdea Mendebaldekoa
Barrutia Leiria
Antzinako probintzia Estremadura
Udalerria OBD.png  Óbidos
Posta-kodea 2510
Fregesiak 7
Geografia
Koordenatuak 39° 21′ 31″ N, 9° 10′ 34″ W / 39.35854°N,9.17603°W / 39.35854; -9.17603Koordenatuak: 39° 21′ 31″ N, 9° 10′ 34″ W / 39.35854°N,9.17603°W / 39.35854; -9.17603
LocalObidos.svg
Azalera 141,55 km²
Demografia
Biztanleria 11.772 biztanle (2011)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","
Informazio gehigarria
Sorrera 1195
www.cm-obidos.pt

EtimologiaAldatu

Latinezko oppidum (zitadela) hitzetik eratorria dela uste da.

HistoriaAldatu

Paleolito Aroko aztarnak ere aurkitu izan dira bertan. Zeltiar leinuek asentamendu bat eraiki zuten bertan eta feniziarrekin merkatal harremanak izan zituzten. Dena dela Erromatarrek sortu zuten Eburobrittium asentamendua da aintzinako asentamendu aipagarriena. Civitas kategoria zeukan eta garai hartako forua, bainuak eta beste zenbait egitura aurkitu dira.

V mendean, bisigodoen etorrerarekin Eburobrittium bertan behera utzia izan zen eta herri berria eraiki zen muinoaren gainean, toki babestuagoa baitzen. 713an mairuek eskuratu zuten eta gotorleku bat eraiki zuten. Mozarabe kristauen komunitate bat bizi izan zen bertan.

1148 urtean Afonso Henriquesek konkistatu zuen eta honekin Estremadura probintzia erabat eskuratu zuen Portugalgo erresumak. 1195ean hiri foruak jaso zituen eta 1210an Urraca erreginari eman zitzaizkion lurrak eta XVI mendera arte Vila das Rainhas ("Erreginen herria") titulua jaso zuen. XIII mendean gotorlekua berriztu egin zen eta dorretxea eraiki zen. Óbidos garrantzia hartzen hasi zen etahonen adierazgarri 1441ean Alfontso V.a Portugalgoa bertan ezkondu izana.

Banaketa administratiboaAldatu

FregesiakAldatu

  • A dos Negros
  • Amoreira
  • Gaeiras
  • Olho Marinho
  • Santa Maria, São Pedro e Sobral da Lagoa
  • Usseira
  • Vau

TurismoaAldatu

Óbidoseko herri gotortua turismogune gerrantzitsua bihurtu da. Urtero uztailean Erdi Aroko feria egiten da, bi aste irauten dituena. Zaldunen arteko borrokak ere izaten dira.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Óbidos