Estremadura
Estremadura[1] Portugalgo mendebaldeko antzinako eskualde edo probintzia bat izan zen, Tajo ibaiaren ibarraren eta Ozeano Atlantikoaren artean kokatua. Leiria, Santarem eta Lisboa hartzen zituen. Hiri nagusiak: Almada, Barreiro, Caldas da Rainha, Leiria, Lisboa, Nazaret, Peniche, Seixal, Setubal, Sintra.
Orografia
aldatuEskualdeak lautada zabal bat eratzen du, itsas maila gainetik batez beste 200 metro dituena, batetik bestera alde handiak dituena, ordea. Zezera eta Tajo ibaiek zeharkatzen dute lurraldea.
Ekonomia
aldatuGaria eta artoa dira nekazaritzaren ekarri nagusiak. Olibondoa eta mahatsa (Torres Vedras) ugariak dira. Fraide zistertarrek indartu zuten Alcobaçako eskualdeak fruituak eta lekariak ematen ditu. Hegoaldean (Sintra) landaretza oparoa du. Itsasertzeko portuetan, arrantza egiten da. Lisboako inguruetan bakarrik dago industria (Almada, Barreiro, Seixal).
Historia
aldatuLusitaniako probintzia erromatarreko lurralde izan ondoren, bisigodoek hartu zuten, eta Toledoko erresuman sartu zuten 569. urtean. Musulmanen eskura joan zen ondoren. Portugalgo eskualde izan da Burgundiako dinastiako errege portugaldarrek askatu zutenetik (1147). Estremaduraren historia Lisboaren historiarekin uztarturik joan da beti.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .