Étienne Lenoir

Jean Joseph Étienne Lenoir (Mussy-la-Ville, Belgika, 1822ko urtarrilaren 12a - La Varenne-Saint-Hilaire, 1900eko abuztuaren 4a) Belgikako ingeniaria izan zen, Frantzian bertakotuta, barne errekuntzako lehen motorraren asmatzailea.

Étienne Lenoir
Association de prières pour les prêtres défunts (microforme) (IA cihm 38457).pdf
Bizitza
JaiotzaMussy-la-Ville1822ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Frantzia
 Belgika
 Luxenburgo
HeriotzaLa Varenne-Saint-Hilaire1900eko abuztuaren 4a (78 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta ingeniaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 40488718 Edit the value on Wikidata

1860an sortu zuen bi aldiko barne-errekuntzako lehen motorra eta lau aldikoa 1863an.

Lenoirren motorraAldatu

1860an oso automobil astuna (20 tona inguru) eta oso motela (6 km egin zituen hiru ordutan, horrek esan nahi du normaltasunez oinez joanda gainditu zitekeela) eraiki zuen bere motorrekin. Emaitza horregatik ibilgailu bat bere motorretik sortzeko proiektua alde batera utzi zuen, baina bere ideia garai hartako beste ingeniari askok hartu zuten abiapuntutzat.

Erregaia zuzenean propultsatzaile gisa erabiliko duen motor bat edukitzeko arazoaren lehen irtenbidea da haren eredua. Horri esker, aurrerago lurrun-makina baztertu ahal izango da ibilgailu autopropultsatuak sortzeko.

Lenoir, diseinu honetara, erregaia zilindro berean erretzen duen motor bat eraikiz iristen da, lurrun makinak behar duen ganbera banandua erabili beharrik gabe. Motor horretan, eusten duen erregaia gas moduan kargatzen da eta txinparta elektriko baten bidez su hartzen du, pistoi bat bultzatzen duen gasaren hedapena hasiz.

Geroago, Lenoirrek bere asmakizuna egokitu zuen ontzi bat bultzatzeko.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu