Çatal Höyük

Çatal Hüyük» orritik birbideratua)

Çatal Höyük[1] arkeologia-aztarnategia da, Konyako lautadan (Turkian) dagoena. Bertan egin diren lanek argi erakutsi dute Çatal Höyük Neolitoko hiria izan zela, ustez lehenbizikoa. Arkeologiaren aldetik, hamar maila bereizten dira. Berez hiria zaharragoa bada ere, karbono-14rekin egin diren frogen arabera, badirudi K.a. 6500 urtetik K.a. 5600 urtera izan zuela Çatal Höyükek garrantzirik handiena. Hiriko harresiak dantzako eta ehizako irudiak ditu margotuta apaingarri gisa; aipatzekoa da han agertzen den zezen handia. Aurkitu diren ontziak eta zeramikak biribil antzekoak dira, alboetan heldulekuak dituztenak, kolore bakarrekoak eta apaingarririk gabeak. Emakumezkoen irudi txiki ugari agertu dira, harriz eta buztinez eginak gehienak, eta badirudi emankortasunaren gurtzarekin zerikusirik badutela eskultura horiek (ama-jainkosa). Ehun-hondakinak ere aurkitu dira. Dena dela, Çatal Höyükeko aztarna ezagunenak eta berezienak hiriko hormetan margotuta dauden zezen-buruak dira, eta baita lurrean sartuta aurkitu diren adar-ilarak ere.

Çatal Höyük
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
CatalHoyukSouthArea.JPG
Kokapena
Turkiako probintziaKonya probintzia
Koordenatuak 37° 40′ 03″ N, 32° 49′ 42″ E / 37.6675°N,32.828333333333°E / 37.6675; 32.828333333333Koordenatuak: 37° 40′ 03″ N, 32° 49′ 42″ E / 37.6675°N,32.828333333333°E / 37.6675; 32.828333333333
Historia eta erabilera
IrekieraK. a. 7500
Arkitektura
Azalera 37 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (iii) eta (iv)
Erreferentzia 1405
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 2012 (XXXVI. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Zeramikagintza eta obsidianazko tresnak egitea gorantza zihoazen industriak ziren; Anatoliako urrutiko guneekin harreman komertzialak izatea ahalbidetzen zien horrek, eta trukean, Mediterraneoko maskorrak eta Siriako silexa lortzen zituzten. Zura eta kobrea ere lantzen zituzten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu