Ángel García Benítez

gudari espainiarra

Ángel García Benítez (1874ko abuztuaren 27a - 1945eko apirilaren 26a)[1] espainiar militarra izan zen.

Ángel García Benítez
Bizitza
Jaiotza1874ko abuztuaren 27a
Herrialdea Espainia
Heriotza1945eko irailaren 26a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakRifeko gerra
Espainiako Gerra Zibila
Filipinetako Iraultza
Melillako gerra

Biografia aldatu

1889ko abuztuaren 30ean Akademia Militar Nagusian sartu zen.[2] Filipinetako, Melillako eta Rifeko kanpainetan parte hartu zuen, eta kondekorazio ugari jaso zituen.[2] 1921ean koronel mailara igo zen, eta 1928an brigada jeneralera.[2] Errepublikaren garaian, hainbat brigadaren buru izan zen.

1936ko uztailean Gasteizen egoitza zuen 3. Zalditeria-Brigadako komandantea zen.[3] García Benítezek ez zuen gobernu errepublikarraren aurkako konspirazio militarrean parte hartu,[4] konspiratzaileek Manuel Azaña Errepublikako presidentearekin zuen ahaidetasunagatik ez baitute harengan konfiantzarik.[5] Hala eta guztiz ere, altxamendu militarra hasi ondoren, uztailaren 19an gerra-egoera deklaratu zuen eta goarnizioa matxinatu zuen, Camilo Alonso Vega teniente koronelarekin batera, Araba osoaren kontrola azkar hartuz.[6][7] Ondoren, Domingo Batet jenerala epaitu eta hiltzera kondenatu zuen gerra-kontseiluko buru izan zen.[8]

Familia aldatu

García Benítez Manuel Azañaren lehengusina batekin ezkonduta zegoen, eta Azañaren ezkontzara ere joan zen.[9] Gerra Zibilean, bere semeetako lau — Ángel, José Luis, Rafael eta Antonio — matxinatu eta borrokan zehar hil ziren, bai errepresioaren ondorioz, bai gudu frontean.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Boletín Oficial del Estado. LEY DE 9 DE MAYO DE 1950 sobre concesión de una pensión extraordinaria a doña María Rosa García-Benítez y Díaz-Gallo. .
  2. a b c Gaceta de Madrid núm. 138, de 17 de may de 1928, pp. 920-921
  3. Guillermo Cabanellas (1977). Cuatro generales. La lucha por el poder. Volumen II, Editorial Planeta, pág. 99
  4. José Manuel Martínez Bande (2007). Los años críticos: República, conspiración, revolución y alzamiento. Madrid: Encuentro, pág. 355
  5. Javier Ugarte Tellería (1998). La nueva Covadonga insurgente, Biblioteca Nueva, pág. 192
  6. Hugh Thomas (2013). The Spanish Civil War, Penguin Books, pág. 250
  7. José Manuel Martínez Bande (2007). Los años críticos: República, conspiración, revolución y alzamiento. Madrid: Encuentro, pág. 356
  8. Guillermo Cabanellas (1977). Cuatro generales. La lucha por el poder. Volumen II, Editorial Planeta, pág. 415
  9. José María Marco (2013). El fondo de la nada. Biografía de Manuel Azaña, BibliotecaOnline, pág. 131
  10. "Necrológicas", ABC, pág. 24 (22 de julio de 1939)

Kanpo estekak aldatu