¡Vampiros en La Habana!
Vampiros en La Habana (euskaraz Banpiroak Habanan!), Juan Padrón kubatar zinema zuzendari eta gidoilariek zuzendu eta idatzitako umore beltzeko marrazki bizidun film bat da. Kubatar-espainiar-alemaniar ekizpen bat izan zen, Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficos, Radio Televisión Española eta Durniock Producciones ekoiztetxeek ekoitzi zuten.
¡Vampiros en La Habana! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | ¡Vampiros en La Habana! |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Kuba, Alemania, Espainia eta Mendebaldeko Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | vampire film (en) ![]() ![]() |
Iraupena | 69 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Juan Padrón (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Juan Padrón (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
baliorik ez | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Arturo Sandoval Manuel Duchesne Cuzán (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
¡Más vampiros en La Habana! (2003) jarraipena izan zuen.
Argumentua aldatu
1870ean banpiroak bi taldetan banadu ziren: AEBetara emigratu eta Chicagon egoitza duen "Capa Nostra" taldea, Johnny Terrori buru dela, eta Europan gelditutakoek osatutako eta Düsseldorf hirian egoitza duen "Banpiro Taldea", Drakula ospetsuaren gidaritzapean; azken horren semeetako batek, Werner Amadeus Von Draula zientzialaria, banpiroak eguzkipean egotea ahalbideratzen duen formula sortu nahian lanean dabil, baina haren aitak bere burua edabea probatzeko aurkeztu, baina formulak hutsegin eta Drakula hil egingo da.
Von Drakula Europako banpiroen aurrean barregarri gelditu denez, Joseph Amadeus Von Drácula hilobarekin batera Kubara bizitzera joango da, bertan formulan lan egiten jarraituz.
1933an Von Drakulak formula hobetua bere hilobarekin probatu eta funtzionatzen duela ikusiko dute. Albistea munduko banpiroen artean zabaldu eta Von Drakulak formula edabea banpiroen artean dohain eskeintzea erabakiko du. Baina Europako banpiro haindusteak nahiz AEBetako banpiro mafiosoek formulak funtzionatzen duela jakitean, Kubara joango dira, edabea lortum salgai jarri eta negozio borobila egiteko asmoz.
Pepito, kubatar tronpetajolea eta "Vampisol" edabe iraultzailearen sortzailearen bilobak formularen jabetza duenez, bi taldeetako banpiroek jazarpena egingo diote, edabea lortu asmoz.
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- ¡Vampiros en La Habana! ikusgai, Youtube.com (Gaztelaniaz)