Ezagutzen al ditugu gure kostaldean bizi diren arrainak? Nola bizi dira, zer jaten dute, noiz da sasoirik onena arrantzarako? Hau guztia landu nahi dugu aurten Ingurugela eta Itsasoikoren laguntzarekin. Orrialde honetan proiektu hau garatzeko egin beharrekoak ikusiko dituzu.

1. pausoa: eskolaren kontu bat sortu aldatu

Ikasle bakoitzak edo ikasle-talde bakoitzak kontu bat izan dezake artikulua landu edo igotzeko, baina eskolak ere beharko du bat, kontaktua eta komunikazioa errazteko. Irakasle arduradunaren kontua ere izan daiteke. Kontua sortzeko goian eskuman duzun "Sortu kontua" botoiari eman beharko diozu.

Kontu horretan eskatuko da erabiltzaile izen bat (eskolaren izena agertzea interesgarria da), pasahitz bat ezartzea (ondo gorde) eta e-posta helbide bat. Bete, mesedez. Honela, arazorik egotekotan, zuekin kontaktuan jar gaitezke.

2. pausoa: arrainak aukeratu aldatu

Izen zientifikoa Wikipediako artikulua Txikipediako izena  
Engraulis encrasicolus Antxoa Txikipedia:Antxoa  
Sardina pilchardus Sardina Txikipedia:Sardina  
Scomber scombrus Berdel Txikipedia:Berdel
Trachurus trachurus Txitxarro arrunt Txikipedia:Txitxarro arrunt  
Thunnus alalunga Hegaluze Txikipedia:Hegaluze  
Brama brama Papardo Txikipedia:Papardo
Beryx decadactylus Bisigu ahogorri Txikipedia:Bisigu ahogorri
Argyrosomus regius Burbina Txikipedia:Burbina  
Solea solea Mihi-arrain arrunt Txikipedia:Mihi-arrain arrunt
Scophthalmus maximus Erreboilo arrunt Txikipedia:Erreboilo arrunt  
Lepidorhombus boscii Oilar txiki Txikipedia:Oilar txiki
Platichthys flesus Platuxa latz Txikipedia:Platuxa latz
Lophius piscatorius Zapo zuri Txikipedia:Zapo zuri
Trachinus draco Xabiroi zuri Txikipedia:Xabiroi zuri  
Trisopterus luscus Paneka handi Txikipedia:Paneka handi
Conger conger Itsas aingira Txikipedia:Itsas aingira  
Micromesistius poutassou Bakalada Txikipedia:Bakalada  
Merluccius merluccius Legatz arrunt Txikipedia:Legatz arrunt  
Zeus faber Muxumartin Txikipedia:Muxumartin
Phycis blennoides Lohitako lotxa Txikipedia:Lohitako lotxa
Scorpaena porcus Krabarroka beltz Txikipedia:Krabarroka beltz  
Chelidonichthys cuculus Perloi kuku Txikipedia:Perloi kuku
Chelidonichthys lucerna Perloi handi Txikipedia:Perloi handi
Sparus aurata Urraburu Txikipedia:Urraburu  
Spondyliosoma cantharus Txopa (arraina) Txikipedia:Txopa (arraina)
Diplodus sargus Muxar handi Txikipedia:Muxar handi  
Pagellus bogaraveo Bisigu arrunt Txikipedia:Bisigu arrunt  
Pagellus erythrinus Lamote Txikipedia:Lamote
Dicentrarchus labrax Lupia Txikipedia:Lupia
Mullus surmuletus Haitzetako barbarin Txikipedia:Haitzetako barbarin
Polyprion americanus Mero beltz Txikipedia:Mero beltz  
Umbrina canariensis Berrugeta kakajale Txikipedia:Berrugeta kakajale
Umbrina cirrosa Berrugeta harrizale Txikipedia:Berrugeta harrizale
Labrus bergylta Durdo handi Txikipedia:Durdo handi
Labrus mixtus Txilibitu (arraina) Txikipedia:Txilibitu (arraina)
Serranus cabrilla Kraba arrunt Txikipedia:Kraba arrunt
Coris julis Dontzeila (arraina) Txikipedia:Dontzeila (arraina)
Galeorhinus galeus Gelba Txikipedia:Gelba
Scyliorhinus canicula Katuarrain Txikipedia:Katuarrain
Raja clavata Arraia gastaka Txikipedia:Arraia gastaka

Eskola bakoitzak 2 arrain lantzea proposatzen dugu. Lan hori errazteko, arrainen zerrenda bat egin dugu Itsasoiko proiektuko lagunekin batera. Euskal Herriko kostaldean bizi diren arrainak dira, arrandegietan aurki daitezkeenak. Arraina hautatzeko "Lehena Sartzen, Lehena Aukeratzen" sistema erabiliko dugu:

Nola ulertu taula aldatu

Taulan hiru zutabe daude. Lehenengoan espezieen izen zientifikoa agertzen da, bilaketa egiten lagunduko diguna. Bigarren zutabean Wikipediako artikulua dago. Gure helburua ez da izango hauek hobetzea, baina informazio iturri gisa erabil daitezke. Ikono batzuk dituzte arrainek aurretik: artikuluaren kalitateari buruzkoak dira: gorriz daudenek informazio gutxi dute, C dutenek nahikoa, eta berde daudenek informazio asko izan ohi dute. Wikilariak eta Itsasoiko elkarteko biologoak ari gara artikulu horiek ere osatzen.

Hirugarren zutabea da zuentzat garrantzitsua dena: Txikipedian artikulua existitzen den edo ez esaten digu. Urdinez badago, dagoeneko norbaitek egin du, eta agian zuek hedatzea zaila izan daiteke.

Laugarren zutabean   ikonotxo bat dago. UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterreko ikasleak arrain hauek marrazten ari direla esan nahi du. Ez duzue zertan lan egin behar horietan, baina gustatuko litzaiguke ilustrazioa izango duten guztiak Txikipedian ere egotea.

Proiektuaren orrian bat egin aldatu

Orrialde bat sortu dugu egiten denaren jarraipena izateko. Hemen dagoen botoian klik egin beharko duzu bat egiteko:

  Arrainak wikiproiektuan sartu

Behin bertan zaudela erdian duzun botoi urdinari eman beharko diozu "Saioa hasi Wikipediarekin" (ordenagailua ez baduzu euskaraz konfiguratuta, mezua gaztelaniaz agertuko zaizu: "Iniciar sesión con Wikipedia"). Bertan klik egin eta irekiko den leiho berrian "Baimendu" botoiari eman (urdina da ere). Dagoeneko proiektuaren parte zarete.

Gure arrainak hautatu aldatu

Ondoren goiko menuan dagoen "Artikuluak" atalera joango gara, eta "Artikulu erabilgarriak" aukeratuko dugu. Bertan daude eskuragarri dauden artikuluak. Guk nahi ditugun bi horien gainean "Aukeratu" sakatuko dugu:

 

Dagoeneko guk nahi genuen arrain bat ez badago, beste norbaitek aukeratu duelako izango da. Beste bat hartu beharko dugu, ezin baitute bi eskolek arrain berdina hautatu.

3. pausoa: arrainaren informazioa landu eta igo aldatu

Arrainari buruzko informazioa lortzeko bide asko daude. Saiatuko gara ahalik eta hoberen egotea Wikipedian zuek hasten zaretenerako. Badaude beste iturri batzuk aztertu beharrekoak: http://arrainak.eus edo http://fishbase.se informazio iturri interesgarriak dira. Hemen duzue ere adibide gisa erabili dezakezuen arrain bat: XXXXXXXX

Bideo azalpena aldatu

Bideo honetan azaltzen da nola idatzi eta igo artikulu bat Txikipedian:

Tutorialak eta adibideak aldatu

 

Gure hezkuntza atarian (Atari:Hezkuntza) hainbat tutorial eta baliabide gehigarri daude, bai zuentzat, bai ikasleentzat ere. Bideo tutorial gehigarriak egoteaz gain, bideo pilulak ere badaude ataza txikiak egiten ikasteko. Bestetik, Txikipedian idazteko ikasleentzako pausoz pausoko gida hau ere badugu, Zarauzko Orokieta eskolak egindakoa: Atari:Hezkuntza/Lehen_Hezkuntza/Txikipedian_idatzi. Garrantzitsuena, ondo pasatzea da.