Erreboilo arrunta hondarrezko itsaso-hondotan bizi den arrain zapala da.

Izena aldatu

Arrain honen izen zientifikoa Scophthalmus maximus da. Latinezko maximus hitzetik dator eta "handiena" esan nahi du, oso handia delako.

Deskribapena aldatu

 
Erreboilo arrunta

Erreboilo helduek 50-70cm inguru neurtzen dute, eta normalean emeak handiagoak izaten dira. Arrain zapalen artean lodienetakoa da erreboiloa.

Gorputzaren forma ia borobila dauka, buru handiarekin, gorputzaren ezkerraldean kokatuta dagoena. Begiak, bata bestearengandik urrun daude, tartean dagoen kresta batez bereiztuak.

Aho handia du. Atzeko aldean kolore aldakorra da, bere inguruneko kolorea hartuz.

Bizitokia aldatu

   Ba al dakizu    
Erreboiloa 30 urte bizitzera heldu daiteke, ez badira lehenago arrantzatuak izaten.

Atlantikoan bizi da, Marokotik Artikoraino hedatu daiteke, Mediterraneoan barne. 10 eta 100 m tarteko itsas sakoneran bizi da, hondoarekin kamuflatuta eta batzuetan hondarrez estalita egoten da.

Elikadura aldatu

Txirla, krustazeo edota arrainez elikatzen da, hauek berak ehizatuz.

Ugalketa aldatu

Maiatza, ekaina eta uztaila bitartean ugaltzen da.

Sukaldaritza aldatu

 
Erreboiloa sukaldatuta.

Erreboiloaren haragia oso kalitate handikoa da, sukaldaritzan asko erabiltzen da.

Gehien bat parrilarako erabiltzen da, hezurrik gabeko xerrak lortuz.