Arraia gastaka Ozeano Atlantikoaren ipar ekialdean bizi den arrain bat da.

Bere izen zientifikoa Raja clavata da. Clavatak latinez "iltzatua" esan nahi du, eta bizkarrean iltze itxurako arantzak dituelako jarri zioten izen hau. Euskaraz beste izen batzuk ere baditu: Gaztaika, zumaiarrez, eta Tramana, mutrikuarrez.

Deskribapena

aldatu
 
Arraia gastakaren marrazkia.

Erronbo itxurako gorputz zapala du alboetan hegalekin. 85 cm neurtzen du. Arantzez beteriko buztan bat dute. Emeek azpialdean azal pikorduna dute, aldiz arrak leuna. Kolore desberdinetakoak izan daitezke, baina denek dituzte puntu ilunak azalean. Gorputz zapala dutenez, begiak goialdean eta ahoa behaldean dute.

Bizitokia

aldatu
   Ba al dakizu    
Arraia gastaka beldurtzen denean kolorea asko iluntzen zaiela, ia beltza bihurtu arte.

Ozeano Atlantikoaren ipar ekialdean, Mediterraneoan, Itsaso beltzean eta Indiar Ozeanoaren hegomendendebaldean bizi ohi da. Inoiz ez dira toki berean geratzen, hilabetero lekuz aldatzen dira eta. Sakonera txikiko lekuetan bizi dira.

Elikadura

aldatu

Gauez ehizatzen dute. Itsaso ondoan bizi diren krustazeo txikiez, izkirez eta beraiek baino txikiagoak diren arrainez elikatzen dira.

Ugalketa

aldatu

Arrautzak irailetik otsailera jartzen dituzte, baina batez ere ekainean.

Sukaldaritza

aldatu

Bere hegalak bakarrik jaten dira. Galiziar erara eta Caldeireta bidez prestatu daitezke.