Zapo zuria (Lophius piscatorius; Linnaeus, 1758) itsas zapoen artean arrain arruntena da.

Zapo zuri
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaLophiiformes
FamiliaLophiidae
GeneroaLophius
Espeziea Lophius piscatorius
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa

Euskal izendegia aldatu

Euskaraz, zapo zuria izendatzeko modu ugari daude[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:

Izena Erabilera-eremua (udalerria)
danbolin
itsas apo
itsas zapo[1]
itxasapo[2][3] Mundaka
itxasapo zuri[2]
itxosapo[2][3] Armintza, Bermeo, Elantxobe
itxosapo zuri[3][2]
sapu[4][ArgitaratuGabe 1] Getaria
xapo
xapo zuri[3][ArgitaratuGabe 2]
zapo[4][2] Santurtzi, Armintza, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Ondarroa

Ezaugarriak aldatu

Ezaugarri fisikoak aldatu

Oliba kolorekoa da, marroi grisaxka edo marroi berdexka, baina bizi den ingurunearekin mimetizatzeko azalaren kolorea aldatzeko gaitasuna du[5]. Zapaburu handi baten itxuraz, buru handi eta zabala du, zapala eta hainbat lobuluz inguratua; ahoa oso handia da, hortz oker eta zorrotzez beteta. Ezaugarri bereizgarriena, hala ere, ilizio izeneko buru gaineko apendize luzea da: lehen arantza dortsal moldatua da, bere harrapakinak erakartzeko erabiltzen duena, arrantza-kainabera balitz bezala[5].

Nahas daitezkeen espezieak:

  • Zapo beltza (Lophius budegassa): Zapo zuria, zapo beltzarekin aise nahas daiteke, batez ere azala kenduta aurkezten bada; izan ere, sabelaldea irekiz gero, zapo zuriak eritoneoa (erraiak inguratzen dituen barrualdeko mintza) gris argia baitu eta zapo beltzak, ordea, beltza. Gainera, zapo zuria merkeago saltzen da eta, garesti izan arren, ez da beltza bezain preziatua gastronomian. Edozein kasutan, zapo zuria espezie ohikoena eta ugariena da.

Elikadura-ezaugarriak aldatu

Haren gantz kopuru baxuagatik, arrain zuria da, eta beraz, bere balore kalorikoa oso baxukoa. Haragiaren eskaintza proteikoa aldiz, garrantzitsua da, eta bitaminei erreparatuz gero, bereziki B12 bitamina eta niazina asko du. Mineralei dagokienez, selenioa eta fosforoa ere dauzka[5][6]. Haren haragi garbiagatik, xerratzeko aproposa, eta itsaski zaporearen antzekotasunagatik, gastronomian oso preziatua da.

Kontsumo-garaia aldatu

Urte osoan zehar harrapa daiteke, bereziki martxotik abuztura arte. Hala ere, negu eta udaberri artean erruten dutenez, espeziearen kontsumoa gutxitzen saiatu behar da, uda hasiera arte bederen[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].

Ekologia aldatu

Zapo zuria ekialdeko Ozeano Atlantikoan (batez ere Mauritaniatik Barents itsasora), eta Mediterraneo itsasoan aurki daiteke[7][8][9][5]. Zapo beltzaren aldean, banaketa zertxobait iparralderagokoa azaltzen du[10]. 50 eta 1000 m-ko sakoneran bizi da[11], batez ere hondo hareatsu eta lohitsuetan[9].

Tamaina ertain-handiko da, bizi-iraupen handikoa inoiz: 200 cm-ra eta 25 urteko adinera irits daiteke[12].

Heldutasun sexuala aldakorra den arren, Atlantikoan normalean arrek 50-55 cm eta emeek 70-75 cm hartzen dituztenean gertatzen da[13][14]. Errutea plataforma kontinentalaren barruan da, abendutik uztailera bitarte[15].

Arrain nahiko sedentarioa da, bizitza bentonikoa ematen duena[5]. Barrurantz okertuta dituen hortz handiei esker, harrapakin handiak, — bera baino handiagoak ere bai— txikitu eta irensteko gai da[16]; harrapakinon artean, aipagarrienak zefalopodo, arrain eta krustazeoak dira[17].

Zapo zuriaren arrantza Euskal Herrian aldatu

Zapoak normalean arraste-arrantzaz harrapatzen dira[9]. Sareak erabiltzen dituzten artisau-arrantzaleek (hala nola, mallabakarra edo tresmaila) zapoak ere harrapatzen dituzte, baina kopuru txikietan. Hartarako arrantza berezia ere dago, 'rasko' deiturikoa, baina halako arrantzontziak Euskal Herrian gutxi dira.

Bitxikeriak aldatu

Zapoaren adina estimatzeko, ilizioari (kainabera moduan darabilten apendizea da, lehen arantza dortsal moldatua dena) begiratzen zaio[18][19], beste arrain espezietarako dituzten otolitoak baino gehiago. Modu horretan, hiru urtekoek 20-25 cm-koa dute, baina zazpi 7 urtekoena 40 cm-koa izaten da[20].

Zapoen pankreatik atera zen lehen aldiz intsulina[21].

Duela hainbat hamarkada, zapoa ez zen batere preziatua, eta arrantzaleek normalean itsasora itzultzen zuten, harrapatu bezain laister[21].

Arrak normalean emeak baino askoz txikiagoak izaten dira[21].

Eme batek 3 milioi arraultz errun ditzake[11].

Erreferentziak aldatu

  1. «Kofradia – Itsas Etxea | Euskal arrantzaleen etxea» Kofradia – Itsas Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
  2. a b c d e Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X.
  3. a b c d Barrutia, Eneko. (2019-02-24). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  4. a b Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
  5. a b c d e https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/informacion/rape_tcm30-102823.pdf
  6. «Rape | Propiedades nutritivas | Pescados y mariscos | CONSUMER EROSKI» pescadosymariscos.consumer.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
  7. Caruso, J.H., 1986. "Lophiidae". 1362-1363. orr. P.J.P. Whitehead, M.-L. Bauchot, J.-C. Hureau, J. Nielsen y E. Tortonese Fishes of the North-eastern Atlantic and the Mediterranean, Volume 3. Unesco, Paris
  8. «Lophius piscatorius, Angler : fisheries» www.fishbase.se (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
  9. a b c http://www.ieo.es/documents/10640/31690/Temas+de+Oceanograf%C3%ADa+02+-.pdf/412f72ce-ea79-4dda-989f-e37ec68c3ac3
  10. Whitehead, P.J., Bauchot, M.L., Hureau, J.C., Nielsen, J., Tortonesse, E., 1986. Fishes of the North- eastern Atlantic and the Mediterranean, vol III. UNESCO, Paris.
  11. a b Quero, J.C., Vayne, J.J., 1997. Les poissons de mer des Pêches Françaises. Delachaux et Niestlé SA, Lausanne-París, 304 p.
  12. http://www.ieo.es/documents/10640/31690/Temas+de+Oceanograf%C3%ADa+02+-.pdf/412f72ce-ea79-4dda-989f-e37ec68c3ac3
  13. Duarte, R., M. Azevedo, J. Landa and P. Pereda, (2001). Reproduction of anglerfish (Lophius budegassa Spinola and Lophius piscatorius Linnaeus) from the Atlantic Ibe- rian coast. Fish. Res. 51: 349-361.
  14. Quincoces, I., (2002). Crecimiento y reproducción de las especies Lophius budegassa Spinola 1807, y Lophius piscatorius Linneo 1758, del Golfo de Vizcaya. Mimeo PhD. Departamento de Zoología y Dinámica Celular Animal. Universidad del País Vasco. Spain. 258 pp.
  15. http://www.ieo.es/documents/10640/31690/Temas+de+Oceanograf%C3%ADa+02+-.pdf/412f72ce-ea79-4dda-989f-e37ec68c3ac3
  16. https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/informacion/rape_tcm30-102823.pdf
  17. (Ingelesez) Issac, Pierre; Robert, Marianne; Le Bris, Hervé; Rault, Jonathan; Pawlowski, Lionel; Kopp, Dorothée. (2017-12-01). «Investigating feeding ecology of two anglerfish species, Lophius piscatorius and Lophius budegassa in the Celtic Sea using gut content and isotopic analyses» Food Webs 13: 33–37.  doi:10.1016/j.fooweb.2017.08.001. ISSN 2352-2496. (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
  18. Landa, J., R. Duarte, I. Quincoces, H. Du- pouy, E. Bilbao, J. Dimeet, P. Lucio, A. Marçal, H. McCormick and G. Ni Chon- chuir, (2002). Report of the 4th Interna- tional Ageing Workshop on European An- glerfish. IPIMAR, Lisbon (Portugal). 133 pp.
  19. Duarte, R., J. Landa, C. Morgado, A. Marçal, S. Warne, E. Barcala, E. Bilbao, J. Dimeet, H. Djurhuus, E. Jónsson, H. McCormick, L. Ofstad, I. Quincoces, H. Rasmussen, A. Thaarup, T. Vidarsson and S. Walmsley, (2005). Report of the Anglerfish Illicia/Otoliths Ageing Works- hop. IPIMAR, Lisbon (Portugal). 47pp.
  20. Landa, J., P. Pereda, R. Duarte and M. Azevedo, (2001). Growth of anglerfish (Lophius piscatorius and L. budegassa) in Atlantic Iberian waters. Fish. Res., 51: 363-376.
  21. a b c «Rape Pescados, características e información» www.pescaderiascorunesas.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).

Argitaratu gabeko erreferentziak aldatu

  1. Getariako 'Elkano' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2019-2020).
  2. Pasaiako 'Kepa Deun' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2019-2020).

Euskal Herriko Arrainen Gida aldatu

  1. a b https://arrainak.eus/arrainak/zapo-zuri