Txopa

Txopa urraburuaren familiako ur gaziko arrain bat da. Ozeano Atlantikoan, Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean bizi da.

Izena aldatu

Euskaraz txopa esaten zaio eta izen zientifikoa Spondyliosoma cantharus da.

Deskribapena aldatu

45 cm inguruko luzera du eta gehienez 60 cm. Gorputz alboak zapalduak ditu eta burugaina eta bizkarraldea oso konkortuak. Kolorez urdin grixaska da 12 lerrok zeharkatzen dute gorputza. Buruan kolore berdexka duen marra bat du begien inguruan. Ahoan hortz txiki ugari ditu.

Bizitokia aldatu

Ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Mediterraneoan eta Itsaso beltzean bizi da. Gazteak talde handitan bizi dira kostaldetik gertu dauden hondo harritsuetan. Alga artean ere aurki daitezke. Helduak ur sakonagoetan bizi dira.

Elikadura aldatu

Algak jaten ditu eta baita ornogabe txikiak ere. Krustazeoak jaten dituzte bereziki.

Ugalketa aldatu

Errunaldia maiatza eta ekaina artean izaten da eta arrautzak hondar artean jartzen dituzte. Arrak zulo bat egiten du eta emeak arrautzak jartzen ditu.

Sukaldaritza aldatu

   Ba al dakizu    
Gaztetan denak emeak izaten dira eta 19 cm neurtzen dituztenean heldu bihurtzen dira. 24cm-ko luzera hartzen dutenean ar bihurtzen dira.

Haragi zuri trinkoa dauka. Mediterraneo inguruan eta Kantauri itsasertzean preziatua den arren Euskal Herrian ez da oso ezaguna. Labean erreta, sagardo erara, parrillan, gatzetan edo plantxan jaten da.