Txikipedia:Itsas aingira

Itsas aingira aldatu

Itsas aingira, gazteleraz “anguila”, Congridae familiako arraina da, ekialdeko ozeano atlantikoan, Mediterraneo Itsasoan eta Itsaso Beltzan bizi dena. Bere gutxieneko tamaina 58cm-koa da eta 5 metro neurtzera irits daiteke.

Suge formakoak dira, oso azal irristakorra dute eta ez daukate ezkatarik. Bizkar aldea, marroia, berdexka, griska edo beltza dute eta sabela berriz, zuria eta horixka. Buruaren atzean bi hegats dauzkate. Itsas-aingira noizibehinka kolorez aldatzen da.

Espezieak aldatu

Aingira espezie desberdinak daude, hala nola, Zeelanda Berriko aingira, aingira japoniarra eta aingira amerrikarra. Espezie ohikoena aingira europarra da, gizakiak bizi diren kontinente guztietan ugaltzeko helburuarekin sartu dena. Katadromoa da, hau da, ur geza utzi eta itsasora kumatzera doan haragijale migratzailea.

Eraldaketa prozesua aldatu

Hau da aingirak izaten duen eraldaketa prozesua.

- Arrautzak

- Leptozefaloa

- Beira aingira

- Sugarra

- Aingira horia

- Zilarrezko aingira

- Ugaltzea

Elikadura aldatu

Ingurunearen arabera elikatzen dira, harrak, uretako intsektuak, moluskuak, krustazeoak eta arrainak oinarri hartuta, beraz, espezie haragijalea da.

Erreprodukzioa aldatu

Arrak normalean 8 urte bizi dira eta emeak 12. Kumeak izateko migrazioa egiten dute. 300m eta 600m arteko sakoneran izaten dituzte kumeak, kelp algaren babes azpian. Inguru honetan ugaltzeko, angulek oso migrazio luzea egin behar dute bi norabidetan.

Kontsumoa aldatu

Aingiraren kontsumoa martxo inguruan hasten da eta ekaina aldera amaitzen da. Aingira kiloak 650 eta 1000€ balio ditzake. Jatorriaren arabera alda daiteke bere balioa.