Zygomycota (zigoto onddoak) Fungi erreinuaren filum bat da. Filumaren izena zigosporangioetatik eratorri da, hau da, talde honetako espezieek ugalketa sexualean eratzen dituzten espora esferiko gogorretatik. Egun talde honetako 600 espezie inguru ezagutzen dira. Gehientak habitat lurtarretan bizi dira, batez ere lurzoruan edo deskonposatzen ari diren landare edo animalietan. Zigomizetoen hifak zenozitikoak izan daitezke, eta zenbaitetan trenkak eratzen dituzte, bai gametoak sortzen direnean edo hifa hilak inguratzeko.

Zygomycetes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
Dibisioa Zygomycota
Winter 1881
Azpibanaketa

Filogenia aldatu

Gehienetan Zygomycota taldea onddoen zuhaitz filogenetikoaren oinarritik hurbil kokatzen da, eta kitridoen ondoren enbor nagusitik bereiztu den taldetzat hartzen da. Ikerketa molekularrek erakutsi dutenez, talde polifiletikoa osatzen du eta etorkizunean filum berrietan zatitua izan daiteke[1]. Glomales ordena taldetik atera zen 2001ean eta Glomeromycota dibisioa sortu zen, izan ere, talde honetako espezieek ez dute zigosporarik sortzen, mikorrizak eratzen dituzte eta ADN sekuentzian ezberdintasun esanguratsuak dauzkate.

Erreferentziak aldatu

  1. Hibbett, D.S., et al. (2007ko martxoa). "A higher level phylogenetic classification of the Fungi" Mycol. Res. 111 5:509-547

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zygomycetes