Chytridiomycota Fungi erreinuko dibisio bat da. Izena kitridiotik dator, hau da, esporak geordetzen diren egituratik, eta azken hau grezierazko chytridion ("lapiko txiki") hitzetik dator. Talde honetako onddoei kitrido deritze. Sailkapen zientifiko zaharretan, kitridoak (duela gutxi sortu den Spizellomycetales ordena salbu) Phycomycetes klasearen baitan sailkatzen ziren, Myxomycophyta azpidibisioan.

Chytridiomycota
Devoniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
Filuma Chytridiomycota
M.J. Powell 2007[1]
Klaseak

Kitridoak onddorik primitiboenak dira eta gehienak saprobioak dira (kitina eta keratina ustel dezakete). Kitrido asko akuatikoak dira (gehien bat ur gezetakoak). 1.000 kitrido espezie inguru dago, 5 ordenatan antolatutako 127 generotan.

Kitridoek kitridiomikosi izeneko gaixotasuna eragiten dute anfibioetan.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Hibbett, David S.; Binder, Manfred; Bischoff, Joseph F.; Blackwell, Meredith; Cannon, Paul F.; Eriksson, Ove E.; Huhndorf, Sabine; James, Timothy et al.. (2007-05). «A higher-level phylogenetic classification of the Fungi» Mycological Research 111 (5): 509–547.  doi:10.1016/j.mycres.2007.03.004. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chytridiomycota  


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.