Filogenia
Filogenia (grezieratik φυλή, phylon, "klasea", "arraza" eta Γένεσις, genesis, "sorrera", "jaiotza") taxoien historia ebolutiboa da, hau da, izaki bizidun guztiak sailkatzen diren taldeak. Azterketa filogenetikoa horiek berreraikitzeaz arduratzen den gaia da, zuhaitz filogenetiko gisa irudikatzen dena.

Monofilia, parafilia eta polifilia aldatu
Adibidez, hegazti eta narrasti guztiak, uste denez, arbaso bakar baten ondorengoak dira, eta, beraz, talde taxonomiko hau, (horiz diagraman, monofiletikotzat jotzen da. Egungo narrastiek ere, talde bezala, badute arbaso bakar bat, baina talde horrek, egungo narrastiak, alegia, ez ditu bere baitan hartzen arbaso bakar horren ondorengo guztiak, hegaztiak kanpoan geratzen baitira (zian kolorekoa diagraman), eta, horregatik, halako talde bati buruz, parafiletikoa dela esaten da. Odol beroko ornodunak izango lituzkeen talde batek, hegaztiak eta ugaztunak baino ez lituzke hartuko bere baitan, eta, talde hau (gorri eta laranja kolorekoa diagraman), polifiletikoa izango litzateke, talde honetako izakien artean ez bailitzateke bien arbaso berriena egongo. Odol beroko animalia guztiak, odol hotzeko arbaso baten ondorengo dira. Endotermismoa (odol beroa), bi aldiz agertu da, modu independentean. Alde batetik, ugaztunen arbasoan, eta, bestetik, hegaztien arbasoan (beharbada, dinosauroetan ere bai).
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Willi Hennig Elkartea
- (Ingelesez) Tree of Life Web Project
- (Gaztelaniaz) Filogenetica.org Komunitate Filogenetikoaren zabalkuntza plataforma