Zurrukutun

Euskal Herriko zopa

Zurrukutuna baratxuriz eta bakailaoz egindako Euskal Herriko zopa lodia eta tradizionala da. Tradizioz, zopako motako ogiarekin egiten da, eta arrautza pare batekin laguntzen da.[1][2] Neguko platera da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Urnietan (Gipuzkoa) jaso zuen informazioaren arabera, zurrukutuna Olentzero egunean jaten zen.[3]

Zurrukutun
Osagaiakbaratxuria, oliba olioa, bakailaoa, Arrautza, urra, piper txorizeroa, Zopakoa, Capsicum frutescensa, tomate saltsa eta Arrain saltsa
Historia
JatorriaEuskal Herria
Zopa honen aldagai desberdinak daude.

Osagaiak aldatu

Hauek dira lau pertsonentzako osagaiak:

  • 200 gramo bakailao, gatzgabea eta papurtua
  • "zopako" ogi bat (mami gutxiko ogi txigortua)
  • oliba-olioa, 2 dl
  • 2 baratxuri-buru
  • 6 piper txorizeroak
  • 4 tomate-saltsaren goilarakadak
  • uraren ¼ litro
  • arrain-saldaren ¼ litro
  • ½ pipermin lehorra
  • 4 arraultz
  • ura

Errezeta aldatu

Hau da Koldo Royo sukaldariaren errezeta:[4]

  • Piper txorizeroak hidratatzen jarri, ondoren mamia atera eta momentuz gorde.
  • Baratxuriak orritan moztu. Oliba-olioa duen kazola batean, gehitu baratxuria eta pipermin zatitua.
  • Bakailao papurtua kazolan sartu eta erregosi. Bota oliba-olio txorrotada bat gehiago eta jarraitu sukaldatzen.
  • Bakailaoak gelatina askatzen duenean, bota piper txorizeroaren mamia eta tomate saltsa. Astindu.
  • Gehitu kazolari ogi txigortua eta zatitu eta ondo nahastu, ez itsasteko.
  • Bota kazolara arrain-salda eta ura. Su motelean berotu 25 minutuz.
  • Denbora igaro ondoren, bota arrautzak kazolan eta hautsi.
  • Zerbitzatu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu