Zopako

Euskal Herriko ogia

Zopakoa, baita ere Pistola, Euskal Herriko ogi tipikoa da. Irin ahula (W180), ura, gatza, ore ama edo legamia du.[1] Ogi hori, jatorrian, masa-zati soberakinetatik egiten zen, eta bota beharrean, zopa eta saldetarako bakarrik erabiltzen zen ogia egiteko erabiltzen zen.

Zopako
Historia
JatorriaEuskal Herria

Osagaiak aldatu

Hauek dira:[2]

  • Irin ahula
  • Ura
  • Gatza
  • Legamia edo Ore aman
  • Okintzako hobetzailea

Ezaugarriak aldatu

Mami gutxi, oso trinkoa eta lehorra du; azala zapore handiagoa izan dezan oso xigortua du. Ogi-errezeta gutxietako bat da zuzenean jateko balio ez duena, baizik eta sukaldeko osagai gisa erabiltzeko, zopetarako batez ere (hortik datorkio izena). Barra bat eginez eta arraspa batez erdiko ardatzetik bitan bereiziz lortzen da haren forma. Finago eginez gero, ogi guztia marroi eta gogor geratuko dela bermatzen da.

Hartzidura ohi baino laburragoa da, mami asko garatzea ere ez baita interesatzen. Potentzia txikiko labeak erabiltzen badira, laberatu aurretik ur gutxirekin pintzelatu daiteke ogia, eta horrela txigortuago ateratzen da.

Erabilera aldatu

Zapore txigortua era guztietako saldekin konbinatzen da: baratxuri-zopa, arrain zopa, zurrukutuna, etab.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu