Zuloaga museoa
Zuloaga etxe-museoa Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zumaia udalerrian dagoen museoa da. Ignacio Zuloaga eibartar magolari ezagunari eskeinia dago, Zumaian bizileku izan baitzuen. Museoa Urola ibaiaren bokalaren ekialdeko ertzean dago, Santixo hondartza eta Zumaiako kirol-portuaren artean. Bertan, Santiago baseliza ere badago. XX. mendearen hasieran Santiago baseliza Ignacio Zuloaga margolariak erosi zuen.[1]
Zuloaga museoa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zumaia |
Koordenatuak | 43°17′54″N 2°14′53″W / 43.29835°N 2.24795°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura historizista |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001603 |
7 | |
Gipuzkoako kultura ondasunen zerrendaren barnea sailkatua dago.
Museoa
aldatuMuseoa bi zatitan banatuta dago: lehenengoan Zuloagaren lanak daude ikusgai eta bestean, margolariak bere bizitzan bildutako lanak. Bilduma horretan margolan gotikoak, Grekoaren, Zurbaranen, Goyaren eskolakoak, Vicente Lópezen, Gutiérrez Solanaren margolana eta abar ikusgai daude. Baina, horiez gain, Rodinen eskulturak, greziar zeramika eta beste zenbait obra ere badira han.