Zugaitz Ayuso
ziklo-kros eta mendi bizikletako gipuzkoar txirrindularia
Zugaitz Ayuso Apaolaza[1] (Itsasondo, 1979ko uztailaren 16a), ziklo-kros eta mendi bizikletako txirrindulari gipuzkoar ohia da.
Zugaitz Ayuso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itsasondo, 1979ko uztailaren 16a (45 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Txirrindulari profesionala zen bitartean, Euskaltel-Euskadi taldeko mekanikaria ere izan zen. Bere kirol bizitzako momentu on batean zegoenean tumoreak aurkitu zizkioten belaunean eta txirrindularitza profesionala utzi behar izan zuen.[2] Txirrindularia izan ostean, bizikleta denda bat jarri zuen Beasainen eta Euskal Herriko mendi bizikletako arduraduna izan da. Gainera, 2010. urtean, mendi bizikletako taldea sortu zuen.
Taldeak
aldatu- Caja Rural (2000)
- Orbea (2001-2002)
- Debabarrena (2003)
- Born (2005)
Palmaresa
aldatuMendi bizikleta
aldatu2001
Ziklo-Krosa
aldatu1996-97
- 2. Espainiako Ziklo-kros Txapelketan (junior)
1998-99
- 2. Espainiako Ziklo-kros Txapelketan (23 urtez azpikoa)
2000-01
- 3. San Pelaio.
2001-02
- 2. Itsasondo.
2002-03
- 2. Itsasondo.
- 4. Espainiako Ziklo-kros Txapelketan
2003-04
- 3. Ispasterko Nazioarteko Sari Nagusia.
- 2. Idiazabal.
- 2. Lugones.
- 2. Astarria
- 2. Montjuich.
- 1. Aizarnazabal.
- 2. Ermua.
- 1. Ormaiztegi.
- 2. Elorrioko ziklo-krosan
- 1. Itsasondo.
2004-05
- 1. Abadiño.
- 1. Aizarnazabal.
- 3. Euskal Herriko Ziklo-kros Txapelketan (Zeberio).
- 3. Ormaiztegi.
- 3. Ermua.
- 3. Ametzaga.
- 3. Itsasondo
- 6. Espainiako Ziklo-kros Txapelketan
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Archives, Cycling. «Zugaitz Ayuso Apaolaza» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Lo mejor para la bicicleta de la mano de Zugaitz Ayuso» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
Kanpo estekak
aldatu- Zugaitz Ayuso - Cyclocross24