Zubia (Oñati)

Zubia(-a), Araozko auzoa Oñatin
Zubia (Araotz)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Araozko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubia (argipena)».

Zubia Oñatiko baserri-auzoa da, Araotz haranean kokatua eta Araozko auzo ere kontsideratu daitekeena. -a artikuluarekin osatutako izena da (deklinatzean, Zubira, Zubiko eta Zubixa bertako euskaran)[1].

Zubia
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaOñati
AuzoAraotz
Geografia
Koordenatuak42°59′36″N 2°26′47″W / 42.993275°N 2.446411°W / 42.993275; -2.446411
Map
Demografia

Deskribapena aldatu

Oñatitik Araotzen barneratzen den errepidean, ezkerretara lehena ikusten den auzoa da. Erreka eta errepide parean badira Zubiko etxe eta eraikin batzuk, hala nola baseliza zahar bat, baina baserri multzoa aldapan gora dago. Han, Argiñena baserriari itsatsita, auzoko latsarria dago. Auzotik gorantz abiatzen den bideari segika, Aitzulo leizera iristen da[1].

Biztanleak aldatu

Pertsona ospetsu zenbaitek auzoan jatorria dutela esan ohi da. Guillermo Zubia enpresarioa adibidez edo Enparantza familia, Txillardegiren arbasoetarik batzuk. Lope de Agirreren jatorria Araotzen kokatzen duten istorio erdi-mitikoen artean, auzo honetakoa zela diote batzuek (Lopena baserriagatik), baina beste batzuk Agerre auzoan kokatzen dute konkistadorearen jaiolekua[1]. 21. mendeko biztanleen artean, Eugenio Barrena bertako artista autodidaktak eskulturaz eraikitako mausoleo bat (hildako senide eta lagun zenbait oroigarri multzoa) dago auzoan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).

Kanpo estekak aldatu