Aitzulo
harpe irekia, Oñatin
Aitzulo pasabide irekia eskaintzen duen harpe edo leize ikusgarri bat da, Oñatin dagoena, Araotz haranaren mutur batean.
Aitzulo | |
---|---|
Mota | ibilbide |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′11″N 2°26′29″W / 43.00297322°N 2.441388°W |
Honen parte da | Euskal Herriko bidaia-gida |
Kokapena | Euskal Herria |
Zenbait mendi-ibilbide ohikoren pasabidea da, eta Araotz bertatik, Zubia auzotik gora abiatzen den bidea jarraitzea da bertara iristeko modu errazena[1].
Kareharrizko arrokan irekitako arku desberdinen segidaren amaieran, arku handi batek beheko haranaren amildegirantz eskaintzen du bista[2]. Behetik ikusita, segun eguzkiak nola ematen duen, barrualdeko harri batek gizon baten itxura ematen du, obispua, gotzaina, bertakoek esan bezala[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ «Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Aitzulo, leize ikusgarria — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).