Zorkul

Afganistan eta Tajikistan arteko aintzira

Zorkul[1] (paxtuneraz: زارکول‎, tajikeraz: ЗоркӯлZārkul) Erdialdeko Asian kokaturiko aintzira da, Afganistan eta Tajikistan arteko mugan.

Zorkul
Datu orokorrak
Garaiera4.130 m
Motaaintzira
Luzera20 km
Azalera38,9 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°27′01″N 73°43′30″E / 37.450332°N 73.725128°E / 37.450332; 73.725128
Honen parte daZorkul Nature Reserve (en) Itzuli
MendikateaPamir mendiak
Estatu burujabe Tajikistan
Region of TajikistanBadakhxan Garaiko Probintzia Autonomoa
District of TajikistanMurghob District
Hidrografia
HustubideaPamir River (en) Itzuli

Geografia aldatu

Pamir mendietan aurkitzen den aintzira da, 4.130 metrotako altueran. Ekialde-mendebalde norabirean luzatzen da 25 kilometrotan zehar. Ia 40 km2-ko azalera du, iparraldeko zatia Tajikistani dagokio eta hegoaldekoa Afganistani.

Mendietatik datizen urak jasotzen ditu eta haren hustubidea Pamir ibaia da[2].

Historia aldatu

Zetaren Bidea Zorkul aintziratik igarotzen zen eta txinatarrek "Dragoi Handiaren putzua" (大龍池) izena eman zioten. Baliteke Marco Polok aintzira ezagutu izana, baina lehen europarra John Wood britainiar itsas armadako ofiziala izan zen 1838an. Britainiarrek "amir mendietako Vixtoria aintzira" izena eman zioten Viktoria erreginaren omenez.

1895ean Errusiarren eta Afganistan gobernatzen zuten britainiarren artean muga ezarri zen.

Fauna babestua aldatu

Hegaztientzako aintzira garrantzitsua da eta Ramsarko hitzarmenaren barnean sartu zuten 2001ean. 45 hegazti espezie inguru zerrendatu dira[2].

Aurrez 1972an Tajikistan aldean Zorkul Natur Erreserba eratu zen antzara indiarra babesteko helburuarekin[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. a b (Ingelesez) Diment, Alex; Hotham, Paul; Mallon, David. (2012-01). «First biodiversity survey of Zorkul reserve, Pamir Mountains, Tajikistan» Oryx 46 (1): 13–13.  doi:10.1017/S0030605311002146. ISSN 1365-3008. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. «BirdLife International - conserving the world's birds» web.archive.org 2007-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak aldatu