Zocodover plaza (Toledo)

Zocodover plaza Toledoko plaza da, Gaztela-Mantxako autonomia-erkidegoan. Hiriko erdigune nagusia izan zen bere historiaren zatirik handienean, bertako plaza nagusi bezala jardunez. Zati bat Juan de Herrerak diseinatu zuen Filipe II.a Espainiakoaren erregealdian.[1]

Zocodover plaza (Toledo)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′34″N 4°01′17″W / 39.859456°N 4.021375°W / 39.859456; -4.021375
Map

Izena aldatu

Zocodover hitzaren jatorria arabieran dago, sūq ad-dawābb, hau da, que significa "zama-animalien merkatua".[2]

Plazaren garrantzia aldatu

Plaza hau hiriko bizitza sozialaren puntu nagusia izan zen Erdi Arotik. Bertan zezenak hiltzen ziren eta herriko jaietan ere kukainak antolatzen ziren. Zocodoverren ere Inkisizioaren autofedeak eta errudunen exekuzio publikoak egin ziren. Gaur egun, Zocodover ekitaldi eta festa ugari egiten diren hiriko tokietako bat da, baita toledotarren topagune ere, eta, batez ere, urte osoan alde zaharreko kaleak inguratzen dituzten turistentzako derrigorrezko pasabidea.

Historia aldatu

Lehenengo trazaketa ziur aski erromatarren garaikoa izango zen. Dena dela, nagusiena, arabiarren eragina da. Plaza zaharra sute batek suntsitu zuen 1589ko urriaren 29an. 1854an. bestetik, Santiago Martín Ruiz teknikariaren eskutik Zocodover berrantolatzeko asmo handiko proiektua diseinatu zen, plaza arkupedun laukizuzen bihurtuz.

Plazaren zabaltze saiakera batzuk egin ziren. Horietatik bi nabarmentzen dira gehien:

  • Lehena eta zaharrena Errege Katolikoen garaikoa da, Elisabet I.a Gaztelakoak berak 1502an onartua. Erreforma hau ez zen burutu. Proposamena Toledoko Udalak berak egin zuen, eta birmoldaketa baimendu zen, ikusirik lehengo plaza estuegia zela, eta Toledoko alkazarrak plaza egokirik ez zuenez, biak eraikinaren aurreko fatxadaraino lotu nahi zirela. Horretarako, horma bat altxatuko litzateke desnibela gainditzeko. Bere ezaugarriak ere araututa geratu ziren, eta horien artean Gaztelako arkitekturako arkupe tipikoen eraikuntza nabarmendu behar dugu. Inoiz ez zen hain lan ikaragarria egin; izan ere, garai hartako aukera teknikoak eta Zocodoverretik alkazarreko fatxada nagusiraino (23 metroko garaiera) zegoen malda handia kontuan hartuta, zailtasuna oso handia zen.
  • XVII. menderaren hasierakoa. Hau bai egin zen. Zocodoverren ikuspegi osoa oztopatzen zuten balio gutxiko hainbat etxebizitza eraitsi ziren. Inoiz ez ziren arkupe gehiago egin, eta, ziurrenik, plazari metrorik kendu nahi ez zitzaiolako gertatu zen hori. [3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu