Ziza zaulia (Lyophyllum decastes) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie ezezaguna da perretxiko zale gehienentzat, baina kalitatezko jangarria da.

Ziza zaulia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum decastes
Singer, 1951
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, leuna, larru kolorekoa, gris-arrea, batzuetan arre-horixka. Hasieran ganbil-makurra, gero lau-hondoratua, ertza uhindua eta beherantz biribilkatuta ale gazteetan, gero zabaldu egiten da.

Orriak: Banangarriak, itsatsiak edo dekurrenteak. Hasieran zurixkak, ondoren gris zurbilera edo gris-horixkara pasatzen dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zurixka, 5 - 12 x 0,6 - 1 cm-koa, zilindrikoa edo konprimatu samarra, goian pruinaduna, batzuetan luzanga eta bihurgunetsua eta beste batzuetan laburra eta itxuragabea.

Haragia: Nahiko mehea eta zaila, zurbila. Irin usain ahula du eta babarrun zaporea.[2]

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lyophyllum fumosum delakoarekin honek kapela arre-gris iluna du eta zuntzexkak ditu. Zenbait autoreren iritziz, Lyophyllum decastes espeziaren aldaera bat da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, hostozabalen parke edo baso belartsuetan. Ale askoko taldetan hazten da, askotan, oinaren oinarritik elkarri soldatuta.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 213 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 286 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu