Lycophyllum fumosum Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko nahiko ona, beste espezie batzuekin nahasteko oso egokia. Gordinik duen mikaztasun txiki hori desagertu egiten da prestatzean.

Lyophyllum fumosum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaLyophyllum
Espeziea Lyophyllum fumosum

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, elastikoa, lehenbizi ganbila, gero laua, batzuetan irregularra, lobulatu-izurtua, zuntz txiki sortzetiko erradialez fin marratua, ilegabea, eguraldi lehorrean distiratsua.

Orriak: Grisaxkak, meheak, estu, itsatsiak edo zahartzean pixka bat dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zurixka, betea, luzea, elastikoa, desorekatua, fibrilosoa, kurbatua, batzuetan oso trinkoa, lurperatuta eta eszentrikoa, oinarri batetik atera daitezke.

Haragia: Elastikoa, zurixka eta usain atseginekoa, baina ez irinarena.[2]

Etimologia: Lyophyllum terminoa grekotik dator eta anastomosis gabe esan nahi du Fumosum epitetoa kea esan nahi duen "fumus" hitzetik dator. Karpoforoaren kolore grisagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Nahiko jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Lyophyllum decastes delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean, taldeetan estu eta batzuetan handiak, motzondoen inguruan eta lurperatutako sustraietan.

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 212 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 287 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

aldatu