Barrunbe abdominaleko endoskopio bidezko azterketa
Laparoskopia[1] eremu operatorioa handitzeko pneumoperitoneoa eragin ondoren, laparoskopio izeneko endoskopio zurrun baten laguntzarekin egiten den barrunbe abdominaleko endoskopia da. Laparoskopioa zilborraren gainean egindako ebaki txiki batetik sartzen da, edo Douglas-en zaku-hondoan barrena bestela, helburu diagnostiko nahiz terapeutikoarekin.
[2]
Abdomenaren nahiz pelbisaren edukiak (alegia Falopioren tronpak, obulutegiak, umetokia, heste mehea, heste lodia, apendizea, gibela eta behazun-maskuria) zuzenean ikuskatzeko modua ematen duen proba diagnostikoa da. Aurrez azterketa ez-inbasiboen bidez aurkitu ez den bestelako arazorik badagoen ala ez erabakitzea da miaketa horren helburua. Minbizia tratatzeko prozedurarik gehienak, organo bat erauzteko kirurgia esate baterako, laparoskopia bidez has daitezke, tratamenduaren martxa osoa aldaraziko luketen tumore gehigarririk edo metastasirik ez dagoela baieztatzeko.[3]