Anestesia epidural

Espazio epiduralean aplikatzen den anestesia, bularraldearen eta gorputzaren erditik beherako nerbioen sentikortasunaren galera dakarrena. Erditze-unean erabiltzen da batzuetan

Anestesia epidurala, blokeo epidurala[1] edo duramater gaineko blokeoa[2] anestesia lokal-erregionala da: bizkarrezurreko duramaterraren eta orno-hodia tapizatzen duen periostioaren arteko espazioan, barrunbe epiduralean alegia, sustrai sentsitiboak eta motorrak blaitzen dituen soluzio anestesikoa injektatuz lortzen da. Metodo hori sarritan erabiltzen da erditzeetan.[3] baina beste operazio kirurgikoetan ere erabiltzen dute.

Anestesia epidural
Deskribapena
Motaneuraxial anesthesia (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD000767

James Leonard Corning estatubatuar neurologoa 1885ean blokeo neuraxial bat egin zuen lehena izan zen, boluntario baten barrunbe epiduralean 111 mg kokaina sartu zituenean.[4][5] Hala ere, teknika asmatu eta zabaldu zuena Fidel Pagés aragoiar kirurgialari militarra izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
  2. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1992]
  3. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  4. Corning, James Leonard. (1885). «Spinal anaesthesia and local medication of the cord» New York Medical Journal 42: 483–5..
  5. Marx, GF. (1994). «The first spinal anesthesia. Who deserves the laurels?» Regional Anesthesia 19 (6): 429–30. PMID 7848956..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.