Zilarrezko Legioa (Zilarrezko Alkandorak izenez ere ezagutzen den taldea) erakunde faxista estatubatuarra izan zen, William Dudley Pelley-k 1933ko urtarrilaren 30ean sortua.

Zilarrezko Legioa
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ideologiafaxismoa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1933
Sortzailea
Desagerpena1941eko abenduaren 8a
Koloreak    

Zilarrezko Legioaren ikurra L eskarlata zen. Letra horrek "Estatubatuar errepublikari Leialtasuna" eta "materialismoarekiko askapena (Liberty)" adierazten zuen eta, noski, Zilarrezko Legioa bera. Uniformeak hauek ziren: Alemaniako eraso-tropek erabiltzen zuten txapel berdin-berdina, panazko eta gorbatazko galtza urdinak eta "L" gorri batez zilarrezko alkandora bihotzean.

Historia aldatu

Taldeak Italiako Alkandora Beltzak talde faxista hartu zuen inspirazio. Zilarrezko Legioko adar paramilitarrak gorbata urdinez zilarreztatutako alkandora bat, kanpainako kapela bat eta leggingak erabiltzen zituzten, pana urdinezko galtzak gainean zituztela. Uniformearen alkandorek L letra zuten bihotzaren gainean. Ikurra egungo Rockwell Extra Bold-en antzeko letra-tipoa erabiltzen zuen. Erakundearen bandera zilar-koloreko eremu lisoa zen, eta L gorria zuen goiko ezkerreko aldean.[1]

Pelley Legioaren buruzagiak "Kristau Mankomunitatea" eskatu zuen Ameriketako Estatu Batuetan, nazionalismoaren printzipioak eta teokrazia uztartuz, juduak eta zuriak ez zirenak baztertuz[2]. Estatu Batuak komunista juduengandik salbatuko zituela zioen, "Mussolinik eta bere Alkandora Beltzek Italia salbatu zuten bezala, eta Hitlerrek eta bere Alkandora Marroiek Alemania salbatu zuten bezala"[3]. Pelley Estatu Batuetako presidentetzarako hautagai aurkeztu zen 1936ko hauteskundeetan, hirugarren alderdi baten hautagaitza batean, Alderdi Kristauaren banderapean. Pelleyk "zilarrezko iraultza" batean boterea eskuratzea eta Estatu Batuetako diktadore bihurtzea espero zuen. "Buruzagia" deituko zuen bere burua, Adolf Hitlerrentzat "der Führer" eta Benito Mussolinirentzat "II Duce" bezalako antzeko tituluak zituzten munduko beste buruzagi faxista batzuek bezala[4].

1934an, Zilarrezko Alkondarek 15.000 kide inguru zituzten, klase ertainekoak batez ere. Mugimenduaren indarra gutxitu egin zen hurrengo lau urteetan, 5.000 kide besterik ez zituela[5]. Azkenik, 1941ean Pearl Harborri egindako erasoak Zilarrezko Legioaren berehalako kolapsoa ekarri zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Van Ells, Mark D.. (August 2007). Americans for Hitler. americainwwii.com.
  2. (Ingelesez) http://mangowebdesign.com,+Website design and web development by Mango Web Design. «William Dudley Pelley (1885-1965)» North Carolina History Project (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. «Jewish Gangsters in America» www.jewishvirtuallibrary.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  4. «George Clarke: Pelley's Silver Shirts - 1 (January 1934)» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  5. (Ingelesez) «6 Things You May Not Have Known About Nazis in America» The History Reader 2013-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).

Kanpo estekak aldatu