Falkoneria

Zetreria» orritik birbideratua)
Falkoneria, giza ondare bizia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

De arte venandi cum avibus liburuko marrazkia (1240)

Mota Kultural immateriala
Irizpideak R1, R2, R3, R4, R5
Erreferentzia 01209
Kokalekua
Eskualdea2 Europa, Estatu arabiarrak eta Asia
Izen ematea 2011 (XXXV. bilkura)
Luzapenak 2012, 2016
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Falkoneria berariaz entrenaturiko hegazti harrapariak erabiliz egiten den ehiza da. Belatzak, aztoreak, arranoak edota antzeko harrapariak erabiltzen dira lurreko ugaztunak edo bestelako hegaztiak harrapatzeko. 2010ko azaroaren 16an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen nazio anitzek elkarrekin egindako proposamenari erantzunez[1].

Historia

aldatu

Antzinako garaietan txinatar idazkietan aipatzen da falkoneriaren praktika eta Arabiar penintsulan duela 9.000 urtetik egiten zela esaten da[2]. Mundu greziar-erromatarrak aldiz ez zuen falkoneriarik erabili.

Europako lehenengo aztarna Greziako mosaiko batean aurkitzen da, baina K.o. V. mendekoa da. Dirudienez germaniar herrien inbasioekin iritsi zen falkoneria Europara[3].

Falkoneriaren "urrezko aroa" Erdi Aroa izan zen. Belatzak eta aztoreak izan ziren gehien erabili ziren hegazti espezieak. Nobleen jarduera zen, oso garestia baitzen hegaztiak haztea eta zaintzaileak eta entrenatzaileak mantentzea[4]. XVI. mendean jaitsiera nabarmena gertatu zen suzko armak agertu zirelako.

Erdialdeko Asian gaur arte iraun du falkoneriak. Herri nomadek ehiza egiteko erabili izan duten metodo tradizionala izan da. Kazakhstanen, Kirgizistanen, Mongolian eta Txina ipar-mendebaldean zaldiz ere egiten da falkoneria, eta Nomaden jaialdietan txapelketak egiten dituzte[5].

Egungo falkoneria

aldatu

Gaur egun kirol gisa praktikatzen da falkoneria. Lehenik eta behin hegazti harraparia gizkaiarengana ohitzen da eta eskularrura zentratzen du atentzioa. Ehiztariak haragi pusketa bat ematen dio hegaztiari animalia bat ehizatzen duen bakoitzean[6].

Espezieak

aldatu
  • Aztorea
  • Zapelatza
  • Arranoak
  • Belatzak
  • Hontzak

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) SIERRA, DAVID. (2010-11-16). «El milenario arte de la cetrería, Patrimonio Inmaterial de la Humanidad» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  2. (Ingelesez) Syz, Francesca. (2021-06-20). «Why peregrine falcons are the ultimate status symbol in the Middle East» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  3. LOPES, Virgílio. (2003). Mértola na Antiguidade Tardia: a topografia histórica da cidade e do seu território nos alvores do cristianismo. Mértola: Campo Arqueológico de Mértola ISBN 972-9375-21-6..
  4. «Hegazti harrapariak eta falkoneria, Urko Torreren eskutik» EITB 2021-07-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  5. (Ingelesez) «Mongolia | Falconry Apprenticeship & Nomad Games With The Eagle Hunters» Go Away Get Lost 2023-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-20).
  6. Rodríguez de la Fuente, Francisco. (2016). El Arte de la Cetrería. Madrid: Limusa..

Kanpo estekak

aldatu