Terneuzen (Speaker Icon.svg entzun (i · ?)) Herbehereetako Zeelanda probintziako hiria da eta 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 55.244 biztanle zituen. Probintziaren hegoaldean dago, Gante eta Terneuzen arteko kanalaren amaieran. Hiriaren herrigunean 24.000 pertsona bizi dira eta inguruan hainbat herri txikiago daude.

Terneuzen
Herbehereetako udalerria
TerneuzenDeich.JPG
Terneuzen vlag.svg Coat of arms of Terneuzen.svg
Administrazioa
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Zeelanda
Alkatea Jan Lonink Itzuli
Posta kodea 4520–4523, 4530–4559 eta 4570–4579
Geografia
Koordenatuak 51° 17′ 35″ N, 3° 50′ 02″ E / 51.293055555556°N,3.8338888888889°E / 51.293055555556; 3.8338888888889Koordenatuak: 51° 17′ 35″ N, 3° 50′ 02″ E / 51.293055555556°N,3.8338888888889°E / 51.293055555556; 3.8338888888889
Map - NL - Municipality code 0715 (2009).svg eta NL - locator map municipality code GM0715 (2016).png
Azalera 317.76 km²
Altuera 4 m
Mugakideak Borsele, Hulst, Sluis, Vlissingen, Zelzate eta Stekene
Demografia
Biztanleria 54.589 bizt. (2019ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 171,79 bizt/km²
Etxebizitzak 25.142
Informazio gehigarria
Ordu eremua Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuak Xiangtan
www.terneuzen.nl/

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Terneuzenen udalerri mugakideak honakoak dira: Sluis mendebaldean, Westerschelde itsasadarra iparraldean, Belgikako Gante hiria hegoaldean, eta Hulst ekialdean.

Westerschelde itsasadarraren iparraldean Borsele eta Vlissingen daude, iparralde eta ipar-mendebaldean.

HerriakAldatu

Terneuzen 24.845
Axel 7.923
Sas van Gent 3.653
Hoek 3.124
Zaamslag 2.856
Koewacht 2.558
Sluiskil 2.342
 
Philippine 2.127
Westdorpe 2.009
Biervliet 1.631
Zuiddorpe 956
Zandstraat 367
Overslag 249
Spui 243

EkonomiaAldatu

Terneuzenen Dow Chemical multinazional amerikarraren lantegi erraldoia dago, Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo gaur egun duten handiena.

GarraiobideakAldatu

Conexxion eta Veolia konpainien autobus lineak daude inguruko herrietara eta Westerschelde tunelak Terneuzen eta Ellewoutsdijk batzen ditu izen bereko ibaia lurpetik zeharkatuz.

Herriaren mendebaldean (herrigunetik kilometro batera) autobus geltoki berria eraiki da.

2011an Sluiskilgo tunelaren eraikuntza hasi zen, Terneuzen eta Gante arteko ubidearen azpitik igaro eta itsasontzien joan-etorriak eragiten dituen trafiko arazoak saihesteko asmoarekin. Tunela 2014an zabaltzea espero da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.