Zeami Motokiyo (japonieraz: 世阿弥 元清?) (c. 1363 – c. 1443), baita Kanze Motokiyo (japonieraz: 観世 元清?) ere, antzerkiko aktore eta idazle japoniarra izan zen, bere aitarekin batera antzerkia sortu zuena.

Zeami Motokiyo
Bizitza
JaiotzaIga Province (en) Itzuli, 1363
Herrialdea Japonia
HeriotzaJaponia1443ko irailaren 1a (79/80 urte)
Familia
AitaKanami
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerkigilea, filosofoa, idazlea, antzerki aktorea, antzerki enpresaburua, musikagilea eta aesthetician (en) Itzuli

Aktore moduan aldatu

Zeamik Kan'ami bere aita izan zuen antzerki irakaslea, hau aktorea ere bazen. Aita eta semeak antzerkiaren oinarriak finkatu zituzten. 1374an Kan'amiren konpainiak Ashikaga Yoshimitsu shogunentzat gortean lan egin ondoren, shogunak Zeamiri eskatu zion gortean geratzea. Hantxe shogunen maitale bilakatu zen, shudo tradizioa jarraituz.

Lanak aldatu

Ikerlariek 50 antzelan inguru egozten dizkiote Zeamiri, tartean Izutsu, Hagoromo (Luma-kapa), Koi no omoni (Amodioaren pisua) edo Atsumori.

Gainera, teoria liburuak ere idatzi zituen, nagusia Fūshi kaden (風姿花伝)— baita Kadensho (花伝書) izenaz ezaguna ere— izanik.

Bibliografia aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeami Motokiyo