Zaruhi Valeriani Batoian[1] (armenieraz: Զարուհի Վալերիանի Բաթոյան; Erevan, 1979ko irailaren 29a) armeniar politikari, kazetari eta aktibista da, pertsona desgaituen eskubideak defendatzen dituena. Armeniako Lan eta Gizarte Gaietako ministroa izan zen 2019tik 2020ra[2].

Zaruhi Batoian

(2018)
Minister of Labor and Social Affairs (en) Itzuli

2019ko urtarrilaren 19a - 2020ko azaroaren 20a
Mane Tandilyan (en) Itzuli
Armeniako Biltzar Nazionaleko kidea


Hautetsia: 8th Convocation of the National Assembly of Armenia (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaErevan1979ko irailaren 29a (44 urte)
Herrialdea Armenia
Hezkuntza
HeziketaErevango Estatu-Unibertsitatea 2008)
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, public figure (en) Itzuli eta estatu-politikaria
Enplegatzailea(k)Council of the Elders, Yerevan (en) Itzuli  (2017 -  2018)
Ministry of Labor and Social Affairs (en) Itzuli  (2018 -
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Civil Contract (en) Itzuli

Twitter: batoyan Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Erevanen jaio zen 1979ko irailaren 29an. Etxean ikasi zuen eta 1997an 44. eskolan graduatu zen. 2002an Erevango Estatu Unibertsitateko kazetaritza fakultatean sartu zen, eta 2008an lizentziatu zen[3].

1999tik 2014ra Arevatsaghik haurrentzako aldizkariko erredaktore burua izan zen. 2012tik 2018ra Zarprint enpresa zuzendu zuen. 2007az geroztik, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen babesaz arduratu da Hoisi Kamorj erakundean[3].

2013tik 2017ra, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Defentsarako Elkarte Nazionaleko presidentea izan zen, eta 2014tik 2018ra Disability Info erakundeko presidentea. 2016an, Eskubide Unibertsalen Saria jaso zuen[3].

2017an, Erevango Udaleko kide bihurtu zen[4]. 2018ko ekainetik 2019ko urtarrilera Armeniako Lan eta Gizarte Gaietako ministroordea izan zen. 2019ko urtarrilaren 18an, Armeniako Lan eta Gizarte Gaietako ministro izendatu zuten[3][5], eta urtarrilaren 30ean hartu zuen kargua[6]. 2020ko uztailean, Ustelkeriaren Prebentziorako Batzordeak 200 mila drameko isuna jarri zion errenta-aitorpena gaizki betetzeagatik[7]. Azaroaren 20an kargutik kendu zuten[2].

Bizkarrezurreko muskulu atrofia du eta gurpil-aulkia erabiltzen du kalean, hori gabe distantzia laburrak egiteko gai den arren[8][9]. 2012an zehar, bi aldiz hautsi zuen hanka eta ebakuntza egin zioten[8].

Erreferentziak

aldatu
  1. Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  2. a b (Ingelesez) Ghazanchyan, Siranush. «Mesrop Arakelyan to replace Zaruhi Batoyan as Minister of Social Affairs» Public Radio of Armenia 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  3. a b c d (Errusieraz) «Заруи Батоян» Правительство Республики Армения jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-11-17) (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  4. (Armenieraz) «Տեղի է ունեցել հաշմանդամություն ունեցող անձանց հիմնահարցերով Երևանի քաղաքային հանձնաժողովի 2016 թվականի առաջին նիստը» Yerevan.am 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  5. (Armenieraz) «ՀՀ Աշխատանքի եւ սոցիալական հարցերի նախարար է նշանակվել Զարուհի Բաթոյանը» Armtimes 2019-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  6. (Ingelesez) «Swearing-in ceremony of Cabinet members kicks off in Presidential Palace» Armenpress 2019-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  7. (Errusieraz) «Комиссия по предотвращению коррупции применит к Заруи Батоян административное взыскание» Armenpress 2020-07-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-11-26) (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  8. a b (Errusieraz) «Дома и в своем кабинете в министерстве коляску не использую, могу ходить. Заруи Батоян» Armtimes 2019-06-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-11-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  9. (Ingelesez) Liakhov, Peter. «After the revolution, Armenia’s people with disabilities seek to make their mark» Eurasianet 2018-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).

Kanpo estekak

aldatu