Zarautz jauregia
- Artikulu hau Getaria udalerrian dagoen Otxoa Ibañez de Olano eta Zarautz dorretxeei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarauzko dorrea».
Zarautz jauregia Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen dorretxea, Otxoa Ibañez de Olano dorretxearekin batera eraikin multzo bakarra osatzen duena. Getariako Alde Zaharran dago, Kale Nagusian. San Salbador elizari atxikia, eta Indianokua jauregitik hurbil.
Zarautz jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getariako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Koordenatuak | 43°18′15″N 2°12′12″W / 43.30424°N 2.20339°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 9 |
Eraikina
aldatuElizarekin eta ondoko dorretxearekin batera, balio artistiko eta historiko handiko multzoa da. Bi dorretxeek arkitektura gotikoko ezaugarriak dituzte: dobeladun atariak, leiho ojibalak eta geminatuak. Fatxadak harlanduzkoak dira.
Zarautz dorretxeko ikerketa arkeologikoek eraikina hainbat handitze eta zaharberritzeren ondorioa dela agertuarazi dute, jatorrizko eraikina XIV. mendekoa da. Badirudi, elizaren handitze lanak zirela eta dorretxea abandonatu egin zela. Urte askoz, teilatua eta barruko egitura osorik galdu eta hutsik izan da, 2023-2024 urtetan guztiz zaharberritu arte.
Solairu honetan burutako indusketa arkeologikoek bertan II. mendetik XX. mendera doazen giza aztarnak azaleratu dituzt, honek Erromatar Garaitik gaur egun arteko koka leku honetako historia berreraikitzea ahalbideratu du.
Iruditegia
aldatu-
Aldamar kaleko fatxada
-
Indusketa arkeologikoak.
-
Indusketa arkeologikoak.
-
Aurrealdea zaharberritze lanen aurretik (2015)