Zabale dorretxea
- Artikulu hau Ordiziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabal (argipena)».
Zabale dorretxea edota Zabale baserria Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen Ordizia udalerriko dorretxe edo baserria da. Hain zuzen ere, udalerriaren kanpoaldean dago, San Joan auzoan eta Itsasondo udalerriaren mugan.
Zabale dorretxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Ordizia) Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′35″N 2°10′35″W / 43.05963°N 2.17637°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 21 |
Ezaugarriak
aldatuGaur egungo dorreak mudejar estiloa eta 7,5 x 7,7 metroko oinplanoa du eta 8 metroko garaiera du, hormek 60 zentimetroko lodiera dutelarik, 1606-1610 artean Domingo Zabalak berreraikitzea agindu zuelarik. 1579an gizon honek berak Ordizia udalerriaren erdigunean dagoen Zabala jauregia eraikitzea ere agindu zuen.[1]
Historia
aldatuErdi Aroan jatorria du. 1450an, Euskal Herrian Ahaide Nagusien Arteko Gerrak jazo zirenean, Henrike IV.a Gaztelakoak dorrea bere jatorrizko garaieraren erdiraino eraustea agindu zuen.[1]
Gaur egun
aldatu2008ko abuztuaren 6an tximista batek dorrea jo eta bertan kiskali zuen.[1] Ondorioz, zaharberritua izan zen, 2010eko martxoaren 3an jada zaharberritze lanak amaitu zirelarik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c El caserio Zabale, como nuevo. Tolosaldea-Goierri. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)