Yola Mamani
Yolanda Mamani (Santa María Grande, Omasuyos probintzia, 1984) boliviar aktibista, esataria, irrati ekoizlea, youtuberra, etxeko langilea eta langileen eskubideen aldeko aktibista da.[1] Soy trabajadora del hogar, con orgullo y dignidad irratsaioa, Ser chola está de moda bloga eta Chola Bocona youtubeko kanalaren bitartez ezaguna.[2][3][4]
Yola Mamani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Bolivia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Aimara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etxeko langileen eskubideen aldeko aktibista, Esataria, youtuberra, blogaria eta irrati-esataria |
Biografia
aldatuBederatzi urte zituela, Yola Mamani La Paz hirira iritsi zen izeba batekin. Orduan, aimara baino ez zuen hitz egiten. Hamabi urterekin etxeko langile hasi zen.[5] Lehen enplegu horrekin eskola-ikasketak amaitzea lortu zuen. Hamahiru urte zituela, bere jantzi tradizionala bertan behera uzteko eskatu bazioten ere, uko egin eta bere nortasunari eutsi zion.[6] Unibertsitatera joan nahi zuela esan zuenean, kaleratu egin zuten.[5][7]
Boliviako Soldatapeko Etxeko Langileen Federazio Nazionalaren kide egin zen (FENATRAHOB), eta han Mujeres Creando talde feminista boliviarra eta haren Irrati Eskola, La voz de mi deseo ezagutu zituen.
Emakume indigenen aldeko komunikatzaile eta aktibista
aldatu2009ko uztailetik eta zazpi urtez, Soy trabajadora del hogar, con orgullo y dignidad irratsaioa gidatu zuen.[3] Boliviako etxeko langileen egoerari buruzko salaketak egiten ziren programan, eta medikuntza tradizionalari edota egoera nazionalaren eta emakumeen egoeraren azterketari buruzko hausnarketak ere biltzen zituen.[8][9][10] 2019an Warminya tiyawinakapa programa zuzentzen hasi zen, Radio Deseoren emakumeen albistegia.[11]
Bestetik, 2015etik Ser chola está de moda blogean idazten du[7] eta 2019tik YouTubeko Chola Bocona kanala ekoitzi eta gidatzen du, bertatik cholen bizimodua eta kosmobisioa zabaltzeaz gain, emakume indigenen explotazioa eta haien aurkako arrazakeria ere salatzen du.[12][13]
Sariak eta Aitortzak
aldatu- 2012an, Puestos de venta convertidos en mingitorios erreportajeari esker Kazetaritzako Udal Saria irabazi zuen.[14]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ser trabajadora del hogar en Bolivia. Un empleo precario que comienza a temprana edad.. .
- ↑ Lanza Lobo, Cecilia. (31 de marzo de 2019). Chola bocona Yolanda Mamani, youtuber. .
- ↑ a b Baldivieso, Gina. (15 de marzo de 2019). Yola Mamani, la "chola bocona" que reivindica que las aimaras no son adornos. .
- ↑ Lanza Lobo, Cecilia. (6 de junio de 2011). «ESCOBAS POR MICRÓFONOS» ESCOBAS POR MICRÓFONOS.
- ↑ a b Pau, Alejandra. (28 de julio de 2018). Yola Mamani, la chola paceña que se rebeló. .
- ↑ Las señoritas que se disfrazan - “En los últimos años, vestir de pollera parece que ya no es una vergüenza”. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La lucha de la chola feminista boliviana está ahora en internet» Global Voices en Español 2019-10-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
- ↑ Bolivia: ‘Las trabajadoras asalariadas del hogar vivimos todas las formas de violencia’.. .
- ↑ Trabajadoras del hogar llevan 2 años en el aire. 28 de julio de 2018.
- ↑ «La voz de las trabajadoras del hogar por Radio Deseo» El Diario.
- ↑ [http://radiodeseo.com/index.php/programacion/ Radio Deseo 10 años encendiendo tu libertad. ].
- ↑ «Yola Mamani Mamani - El Siglo de las Mujeres - Goethe-Institut Bolivien» Goethe-Institut.
- ↑ «Chola Bocona - YouTube» YouTube.
- ↑ La Razón y Radio Deseo ganan el Premio de Periodismo Municipal 2012. 4 de diciembre de 2012.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yola Mamani |