Semeno Gartzeitz

Ximeno Gartzeiz» orritik birbideratua)

Semeno Gartzeitz[1] edo Ximeno Gartzeitz[2]latinez: Scemeno Garseanis— (?-931ko maiatzaren 29a) Iruñeko infante eta erregeordea (925931) izan zen.

Semeno Gartzeitz
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
BizilekuaZangozako merindadea
Heriotza931ko maiatzaren 29a ( urte)
Familia
AitaGartzia Semenoitz Iruñekoa
AmaDadildis Pallarskoa
Ezkontidea(k)Antsa Aznaritz
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Biografia

aldatu

Nafarroaren kontrako 924ko Abd ar Rahmanen espedizioaren kronikan aipatzen da su eman ziotela nafar erregearen jaioterriari: Bizkaia. Bizkaia Zangozatik Ezporogiraino luzatzen den eskualde bati deitzen zaio egun, Oibar ere tartean.

Semeno leinuarena, Gartzia Semenoitz eta Dadildis Pallarskoa zituen gurasoak. Antso I.a Gartzeitz bere anaia hil zenean, seme bakarra utzi zuen, adingabea.

927an Banu Qasi laguntzeko armada bat eraman zuen hegoalderantz eta Abd ar-Rahman III.a atzera egitera borrokatu gabe bultzatu zuen.

Horrexegatik, erregeorde edo errege-kide izan zen Gartzia I.a Santxitzen lehendabiziko urteetan, 931ko maiatzaren 29a.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

Orti I.a Gartzeitz erregearen iloba eta Tota Nafarroakoa erreginaren ahizpa zen Antsa Azearitz ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu